33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Eskaerak, 2025-2032rako adjudikazio orokor berrirako: lehorreko lurzatiak, tradiziozko ureztalurrak eta familia-baratzeak

Bete beharrez Azkoiengo Udalak 2025eko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran harturiko erabakia, aditzera ematen da 15 eguneko epea irekitzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaerak aurkez ditzaten laborantzako herri-lurzatiak adjudikatzeko eskubidea dutela uste dutenek (lehorreko lurzatiak, tradiziozko ureztalurrak eta familia-baratzeak), bai lehentasunezko adjudikaziorako bai zuzeneko adjudikaziorako. Eskatzaileek baldintzak bete beharko dituzte, eta behar diren agiriak aurkeztu, Azkoiengo Udalaren Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren arabera (ordenantza hori argitaratu zen 2023ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eta haren aldaketa, 2024ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean).

Adjudikatzeko lurzatien zerrenda kontsultagai egonen da Azkoiengo Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2501390