33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 21eko ebazpen baten bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileendako 2025eko lan-egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 21eko 71/2024 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onesten duena; Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 901/2024 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira, 2025erako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak, eta aplikatzekoak diren bertze xedapen batzuk. Egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 27a, 28a eta 29a: Herriko festak.

–Irailaren 29a: Herriko jaiegunaren (San Migel) biharamuna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2025eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

2025eko uztailaren 7an eta abenduaren 26an, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira, udal langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratutakoak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2500889