2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2025eko diru-bilketarako egutegia
Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), "Nafarroako toki-erakundeen eskumena da tributu propioak kudeatzea, biltzea eta ikuskatzea"; eta 82. artikuluaren arabera, "diru-bilketaren kudeaketa da toki-erakundearen Ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea"; horrenbestez, udal honen tributuen diru-bilketarako egutegia ezartzen da 2025erako.
Horiek horrela, honako erabaki hauek aurkezten dira osoko bilkuran aztertu eta, ondotik, bozkatzeko:
Lehena.–Honako zerga-egutegi hau onestea 2025erako:
DIRU-BILKETA BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA 2025ERAKO
Ibilgailuen gaineko udal zerga.
–Borondatez ordaintzeko epea: hiru hilabete (otsailetik apirilera).
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: apirilaren azken egunean.
Hiri- eta landa-kontribuzioak eta herri-lurretako aprobetxamenduen kanona.
–Borondatez ordaintzeko epea, lehen seihilekoa: ekainean; bigarren seihilekoa: abenduan.
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: ekainaren azken egunean eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ).
–Borondatez ordaintzeko epea, lehen seihilekoa: ekainean; bigarren seihilekoa: abenduan.
–Kobrantza: ekainaren azken egunean eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Herri-larreen errentamendua (eskortak).
–Borondatez ordaintzeko epea (hiru lauhileko): apirilean, abuztuan, eta abenduan.
–Kobrantza (hiru lauhileko): apirilaren, abuztuaren eta abenduaren azken egunetan, hurrenez hurren.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).
–Borondatez ordaintzeko epea: azaro-abenduetan.
–Kobrantza: abenduaren azken egunetan.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ).
–Borondatez ordaintzeko epea: abenduan.
–Bankuan helbideraturikoen kobrantza: abenduaren azken egunetan.
Bat etorriz abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legean xedatutakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen), 150.1 artikuluari g) letra gehitu zaio, eta honela dio: "1. Zergatik salbuetsirik daude: g) Negozio-zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak".
Hala ere, dagokion unean egiaztatuko du Udalak inguruabar hori, aipatu salbuespena aplikatzea ala ez erabakitzeko.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Agintzea osoko bilkuran hartutako erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan.
Murillo el Fruton, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2501519