2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Miranda Argako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten bizilagunek herri-larreen adjudikazioa eska dezaten, baldin eta aipatutako ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskubide hori dutela dioen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Adjudikazioa 8 urteko aldi baterako izanen da, aprobetxamendua behin betiko adjudikatzen denetik zenbatzen hasita. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Miranda Argako Udalaren herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan.
Miranda Argan, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2501680