33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2024ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ledeako rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Erabaki hori 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ledean, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

LEDEAKO ROKODROMOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

5. artikulua. Sarbidea, ordutegiak eta prezioak.

Rokodromoaren instalazioa sarbide librekoa izanen da araudi honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskalatzaile guztientzat, Ledeako Udalak bere web-orrian eta/edo iragarki-taulan zehaztutako ordutegietan, eta erabat debekatuta egonen da instalaziora ordutegi horretatik kanpo sartzea.

Ledeako Udalak salbuespenez eta arrazoituz baimentzen ahalko du instalazioak zehaztutako ordutegietatik kanpo erabiltzea.

Ledeako Udalak ahalmena du, kautelazko neurri gisa, araudi honetan jasotako punturen bat betetzen ez duten eskalatzaileei nahiz eskalatzaile ez direnei sarbidea ukatzeko edo haiek kanporatzeko.

Prezio publiko guztiak instalazioa erabili aurretik ordaindu beharko dira.

Ledeako udal pilotalekuan dagoen rokodromoa erabiltzeko prezio publikoak honako hauek izanen dira:

  • 5,00 euro, 18 urte edo gehiagoko eskalatzaile bakoitzeko eta eguneko.
  • 2,00 euro, 18 urtetik beherako eskalatzaile bakoitzeko eta eguneko.

Denboraldiko tarifa berezi bat, hobaria duena, ezartzen da eskaladako eta/edo mendiko klubetako kideentzat, rokodromoa erabil dezaten urte bateko urritik hurrengo urteko maiatzera bitarteko denboraldian. Adin nagusikoentzat 100 eurokoa izanen da pertsona bakoitzeko, eta adingabeentzat, 50 eurokoa 8 urtetik 17 urtera bitarteko pertsona bakoitzeko.

Tarifa hori erabili ahal izateko, eskaladako eta/edo mendiko klub bakoitzeko buruak zerrenda bat aurkeztu beharko dio Ledeako Udalari, zeinean jasoko baitira denboraldiko tarifa hori erabili asmo duten 8 urte edo gehiagoko kideen izenak eta nortasun-agirien zenbakiak. Gutxienez hamar kide izan beharko dute. Izan ere, tarifa hori ez zaio aplikatuko klubeko kide bati ere, baldin eta tarifa erabili nahi duten kideak hamar baino gutxiago badira.

Tarifa berezia erabiltzen dutenei txartel bat emanen zaie, haien nortasun-datuak eta indarreko denboraldia jasoko dituena. Txartela pertsonala eta besterenezina izanen da, eta noiznahi eskatzen ahalko diete erabiltzaileei Udaleko langileek.

Rokodromoa erabili ahal izateko, gutxienez egun bat lehenago abisatu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L2501563