33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2025erako zerga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 17an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari.

Argitara ematen da 2025eko ekitaldian indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3. Indize hori aplikatuko da zergaren tarifetan jasotako kuoten gainean (ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak dira maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitakoak).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, urtero zehazten dena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bat etorriz lege horren 175.2 artikuluarekin.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkez daitekeela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Elizagorrian, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2501647