33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

Iturmendiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea administrazio-espediente bati, larreak zuzenean adjudikatzeko, eta erabaki zuen, orobat, hamabost eguneko epea irekitzea, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten adjudika dakiela udalerri honetako larreen aprobetxamendua, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez, aldez aurretik behar diren iragarkiak argitaratuta toki-erakunde honetako iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, hamabost eguneko epean, eskubidea dutela uste dutenek azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.

Iturmendin, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2501523