33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2025erako karga-tasak

Galipentzuko Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2025erako karga-tasak.

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,2647.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %4.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza: lurraren balioari aplikatuko zaizkion koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan sortzealdi bakoitzerako ezarritako gehienekoak. Bestalde, zerga tasa %14koa izanen da balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

2.–Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

3.–Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Galipentzun, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.

Iragarkiaren kodea: L2501500