2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera zabaltzea. Supermerkatua
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Aldi Miranda Supermercados SL.
Jarduera: supermerkatua.
katastroko 1. poligonoko 433. lurzatia; posta helbidea: Y kalea 13, Galaria merkataritza parkea (Cordovilla).
Getze Galarren, 2025eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2501553