2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2025erako zerga-tasak
Fontellasko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainean, halakoak aplika daitezen 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espedientea jendaurrean egon zen Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2024ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa), interes legitimoa zutenek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten epe horretan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.
Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.
Zerga-tasak
–Lurraren kontribuzioa: %0,29.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Koefizienteak: 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
- Karga-tasa: %21.
–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
Ondareko diru-sarrerak
–Ureztapenak: 16 euro erreguko.
Tasak eta prezio publikoak
–Konpultsa: 3 euro.
–Fotokopia: 0,2 euro.
–A3 fotokopia: 0,4 euro.
–Kolorezko fotokopia: Euro bat.
–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.
–Ziurtagiria: 1 euro.
–Fax orria: 0,50 euro.
–Lurzati zedula: 1 euro.
–Ezkontza zibilaren tasa: 50 euro; zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.
–Nitxoak: 750 euro.
–Ibiak: 90 euro.
–Igerilekuak
- Abonuak:
- Denboraldi osorako banakako abonua: 50 euro.
- 65 urtetik gorakoen abonuak: 35 euro.
- Hilabeteko abonuak:
- Orokorra: 35 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 25 euro.
- 11 urtetik beherakoak (2025eko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 20 euro.
- Sarrerak:
- Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): doan.
- Haurren sarrerak (4-10 urte beteak):
- Egun osoa: 4 euro.
- Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera):
Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak.
–20 saioko abonuak: 50 euro.
–Hilabeteko abonua: 35 euro.
–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 4 euro.
Kirol pisten erabilera, taldeentzat.
–Erabilera anitzeko barneko kirol-pista: 30 euro orduko.
–Futbol zelai txikia: 110 euro orduko.
–Padel-pista:
- 4 euro lagun bakoitzeko.
- 15 orduko abonua: 45 euro lagun bakoitzeko.
- Erabilera esklusiboa igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzat: 2,5 euro orduko.
–Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aurrera.
–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro etxebizitzako; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro etxebizitzako.
–Irekitzeko lizentziak eta/edo jarduera lizentziak: 215 euro.
–Banantzeko lizentziak: 51 euro.
–Jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia: 50 euro.
–Haurtzaindegia (eskolatzea): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
–Ferietako saltokiak, barrakak: Euro bat metro koadroko eta eguneko.
Musika Eskola.
Matrikula ikasleko, instrumentuan izena eman gabe | 30 euro |
Matrikula ikasleko, instrumentuan izena emanda | 50 euro |
Hastapena (45 minutu) | 20 euro hilabetean |
Solfeoa bakarrik | 25 euro hilabetean |
Instrumentua bakarrik (30 minutu) | 30 euro hilabetean |
Instrumentua bakarrik (45 minutu) | 35 euro hilabetean |
Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (30 minutu) | 52 euro hilabetean |
Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (45 minutu) | 60 euro hilabetean |
Solfeoa (60 minutu) eta bi instrumentu (45 minutu eta 45 minutu) | 83 euro hilabetean |
Bi instrumentu (30 minutu eta 45 minutu) | 65 euro hilabetean |
Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak).
Oro har: 150 euro orduko.
Udal taldeentzat: 50 euro orduko.
Beste lokal batzuk lagatzea, eskolak emateko: 10 euro orduko.
Ostatuen terrazak: 6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.
Fontellasen, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Erika Lasheras Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L2501514