2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2025erako
El Bustoko Udalak, 2024ko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:
–Lurraren kontribuzioa (hiri-lurra eta landa-lurra): %0,25, katastroko balio garbien gainean.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %2,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean. (Obra gauzatzeko aurrekontua).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
SORTZEALDIA | KOEFIZIENTEA | KARGA-TASAK |
Urtebetetik behera | 0,06 | %8 |
Urtebete | 0,13 | %8 |
2 urte | 0,11 | %8 |
3 urte | 0,18 | %8 |
4 urte | 0,26 | %8 |
5 urte | 0,33 | %8 |
6 urte | 0,41 | %8 |
7 urte | 0,35 | %8 |
8 urte | 0,19 | %8 |
9 urte | 0,12 | %8 |
10 urte | 0,06 | %8 |
11 urte | 0,06 | %8 |
12 urte | 0,06 | %8 |
13 urte | 0,06 | %8 |
14 urte | 0,06 | %8 |
15 urte | 0,06 | %8 |
16 urte | 0,06 | %8 |
17 urte | 0,06 | %8 |
18 urte | 0,20 | %8 |
19 urte | 0,20 | %8 |
20 urte edo hortik gora | 0,55 | %8 |
–Aipatutako karga-tasak ezartzen dira gehikuntzaren sortzealdietarako, eta aplikatzen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Koefiziente horiek aldatzen badira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dagokion foru legean ezarritakoak aplikatuko dira 2025eko ekitaldirako.
Karga-tasa hauek 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.
El Buston, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L2501531