2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen garbitokia
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Eskatzailea: Bodega Cirbonera sozietate kooperatiboa.
Jarduera: ibilgailuen garbitokia.
Tokia: 2. industrialdeko D kalea, 1. lurzatia.
Cintruenigon, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2501646