33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa APD-R2 unitateko P1etik P12ra bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko xehetasun-azterketa bat, Burlatako APD-R2 unitateko P1etik P12ra bitarteko lurzatiei dagokiena. Burlatako APD-R2 unitatearen borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatu du.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2501627