2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 193 artikuluan. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren Hirigintza Planeko determinazio xehatuetan (hirigintzako araudiaren 193. artikulua). Sustatzailea Burlatako Udala da.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burlatan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501623