33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIOTZARIKO KONTZEJUA

Erabilera publikoa duen ondasun bat desafektatzea, 13. poligonoko 11. lurzatian dagoen etxebizitzara sartzeko

Biotzariko Kontzejuak, 2025eko otsailaren 3an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez desafektatzea erabilera publikoa duen ondasun bat, 9 metro karratuko lurzati bat, hain zuzen ere. Helburua da Biotzariko 13. poligonoko 11. lurzatian dagoen etxebizitzarako sarbidea hobetzea.

Erabaki hori jendaurrean jartzen da hilabetez, egoki irizten diren erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen, hala xedatzen baitu indarrean den legeriak, eta bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 141., 142. eta 143. artikuluetan.

Biotzarin, 2025eko otsailaren 11n.–Kontzejuko burua, M.ª Asunción Ochotea Carlos.

Iragarkiaren kodea: L2502165