2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Aldaketa, Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren edota eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren edota eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantzan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Berbintzanan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2501512