Iragarkia
33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
234/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira dirulaguntza honen deialdia eta oinarri arautzaileak: dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan basogintzako bioekonomia sustatzeko inbertsioak egiteko 2025. urtean. DDBN identifikazioa: 803410.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Era berean, Foru Komunitatearen edo bertako udalerri, kontzeju eta gainerako administrazio entitateen titulartasunekoak diren mendietan, eskumen esklusiboa du, eta, bestetik, partikularren jabetzako mendiei dagokienez, legedia garatzea eta Estatuko oinarrizko legediak ezarritakoa betearaztea dagokio (aurreko paragrafoan aipatu lege organikoaren 50.1 artikuluko c letrari eta 50.2 artikuluari jarraikiz).
Gainera, Estatuko oinarrizko legediak ezartzen du Nafarroak eskumen esklusiboa duela Nafarroa barneko jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko.
Nafarroako Oihan-ondarea babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 3. artikuluan adierazten denez, legearen xedeetako bat da mendiko produktuen lehen eraldaketarako ekintzak bultzatzea. Halaber, horri dagokionez, 63.1 artikuluak honako hau dio: "Nafarroako Gobernuak basoko lan eta zerbitzuak egiten dituzten enpresen birmoldaketa eta hobekuntza sustatuko ditu, bai eta lehen eraldaketako industriena ere; besteak beste, zerrategiak eta xaflak, oholak, orea, papera eta kortxoa lantzekoak". Arau horren 63.bis.3 artikuluak adierazten duenez, "oihaneko produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea sustatuko du". Horrez gain, 66. artikuluak honako hau ezartzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo oihan lur publiko nahiz pribatuen titularrei, oihan aprobetxamenduen titularrei, oihan elkarteei eta oihan industria eta enpresei".
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duenak, 13. artikuluan xedatzen duenaren arabera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak baliatzea honako arlo hauetan: nekazaritza, abeltzaintza, akuikultura, elikadura, nekazaritza-azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidetzazkoa; landa lurraldearen jasangarritasunaren aldeko proiektuak inplementatzea; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; azpiegitura berdea eta konektibitate eta leheneratze ekologikoak; paisaia txertatzea plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioan; ur-baliabideak; klima aldaketaren aurkako estrategia eta estrategia horretara egokitzeko ekimenak definitzea eta trantsizio ekologikoa; ekonomia zirkularra sustatzea; bai eta indarreko xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak, 2. epigrafean, ezartzen du Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten direla, bere eskumenen eremu materialean, indarrean dagoen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari dirulaguntzen arloan esleitzen dizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera, (...) ordainketa-betebeharrak baimentzea eta aitortzea barne. Ildo beretik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren lehen paragrafoak ezartzen du Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten direla, bere eskumenen eremu materialean, indarrean dagoen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari dirulaguntzen arloan esleitzen dizkion administrazio-eskumenen titulartasuna eta erabilera, (...) ordainketa-betebeharrak baimentzea eta aitortzea barne.
Dirulaguntzen deialdi honek garatzen du Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 4. osagaiaren 4. inbertsioa ("Basogintzaren kudeaketa jasangarria"); hain zuzen ere, plan horrek Espainiaren estrategia definitzen du 2021-2025 aldirako, COVID-19aren krisiak sortutako kalteei aurre egiteko Europak bideratutako Next Generation funtsak baliatuta.
2023ko urriaren 23tik 31ra bitarteko Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren erabaki bidez onetsitako Kontseiluan Betearazpen Erabakiaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 4. osagaiari dagozkion zenbait erabaki aldatzen eta eguneratzen dira, horiek aplikatzean lortutako esperientziaren eta sortutako beharren ondorioz. Hala, dirulaguntza hauek 425. mugarri berria betetzen lagunduko dute. Mugarri horren xedea da Estatu osoko ekintzailetza ekologikoa eta tokiko bioekonomia sustatzeko 70 proiektu amaitzea, gutxienez. Izan ere, 2026ko bigarren hiruhilekoan amaitu behar dira proiektu horiek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako eta Estatuko araudiaren arabera.
4. inbertsio honek trantsizio ekologikoari egin beharreko ekarpena C04.I04b azpineurriaren bidez esleitu da, planaren 050. esku-hartze arloaren bidez (Natura eta biodibertsitatea, natura baliabideak eta ondarea, azpiegitura berdeak eta urdinak babestea). Zehazki, %40ko koefizientea du klima arloko ekarpenean eta %100ekoa ingurumen arloko ekarpenean. Inbertsioak ez du lotuta etiketa digitalik.
Era berean, dirulaguntza hauen xedea da basogintzako bioekonomia sustatzea, jarraikiz 2020ko irailaren 1eko Erronka Demografikorako Konferentzia Sektorialak hartutako erabakiari, zeinaren bidez lankidetza-esparru orokorra eta esleitutako kredituak banatzeko irizpideak onesten baitira, zailtasun demografiko handiak dituzten udalerrietan garatu beharreko bioekonomiako jarduketak finantzatzeko eta haien garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, honako hau izanen da bioekonomia: baliabide biologikoen ekoizpena, erabilera eta kontserbazioa, barne hartuta ezagutzak, zientzia, teknologia eta berrikuntza; haren xede nagusia da irtenbide jasangarriak ematea (informazioa, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak) sektore ekonomiko guztien barruan eta haien bitartez, horretarako baliabide naturalen balioa azpimarratuz, ingurumen presioak murriztuz eta produktu berriztagarri eta jasangarrien erabilera handituz, bai eta ekosistemen funtzioak eta biodibertsitatea lehengoratuz eta sustatuz ere. Horrek guztiak, era berean, gizartean eragin positiboa sortzen du talde interesdun guztietan, batez ere landa inguruneetan.
Oinarri hauen bidez, hortaz, arautu egiten dira basogintzako industrian lehen eraldaketaren ondorengo prozesuetan inbertitzeko laguntzak, baldin eta industria horietan jada lehen eraldaketako jarduerak ezarrita dituzten industriei zuzenduta, eta, beraz, lortutako azken produktuen balio erantsia eransteko. Oinarri hauetako xedeak eta onuradunak pixka bat aldatzen dira dirulaguntzei buruzko plan estrategikoan ezarritakoarekiko; izan ere, sektorearen beharren azterketa zehatza egin behar izan da eta ministerioetako agintariekin gai honi buruzko iritzi trukea izan da.
Proposatutako jardueren bidez, basogintzako sektoreari lagunduko zaio, erronka demografikoari aurre egiteko gako baliabidea baita. Izan ere, basogintzako jarduerek lanpostuak sortzeko gaitasun handia dute, zuzenekoak zein zeharkakoak izan. Gainera, landa-inguruneko suspertze ekonomikoa bultzatzen dute, batez ere despopulazio arriskuan dauden eremuetan. Funtsean, halako jarduerek lehen sektorea eta harekin lotutako balio-kate osoa mobilizatzen dituzte.
Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatu behar zaio, zuzenean aplikatzekoak diren Europar Batasuneko eta Espainiako garapen- edo transposizio-arauen osagarri gisa.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan agertzen direnak dira eskualde behartsuak eta mendialdekoak, edo, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan aplikatzearen ondorioetarako, foru agindu hori ordezten duten Nafarroako Foru Komunitateko xedapenetan aipatzen direnak, deialdi honek indarra hartzen duenean indarrean badaude.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluak, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legeak ezarritako idazketarekin, ahalbidetzen du gastu-espedienteen tramitazio aurreratua, haien araudiak gastu-konpromisoa formalizatzea ahalbidetzen badu; hala ere, honako muga eta urteko kuota hauek bete beharko dira: (Lehena) "Gastuak ezin izanen dira egotzi bost ekitaldi baino gehiagotan, salbu eta lege mailako arau batek baimendutako kasuetan". (Bigarrena) "Baimendu ondoko ekitaldietan egozten den gastua ezin da handiagoa izan kapitulu bakoitzaren hasierako kredituen bolumenari ehuneko hauek aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa baino: hurren-hurreneko ekitaldian, ehuneko 70; bigarren ekitaldian, ehuneko 60; eta hurrengo ekitaldietan, ehuneko 50". Nolanahi ere, bereziki justifikatuta dauden kasuetan Nafarroako Gobernuak aldatzen ahalko ditu ehuneko horiek. Horrelakoetan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, dagokion departamentuak eskatuta, proposamena igorriko dio Nafarroako Gobernuari. Gainera, horren aurretik, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da, aldaketa hori epe ertainera begira dagoen aurrekontu-esparruarekin koherentea dela frogatzen duena.
Ikusita ebazpen proposamen honek baduela Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuaren aldeko fiskalizazioa.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 2025eko ekitaldirako dirulaguntza honen deialdia: dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan basogintzako bioekonomia sustatzeko inbertsioak egiteko 2025. urtean.
2. Dirulaguntzaren oinarri arautzaileak onestea (I. eranskinean jasota daude), bai eta ebazpen honen II.etik VII.era bitarteko eranskinak ere.
3. 2024ko gastu-aurrekontuko aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira, 2026an horretarako gaituko direnak, baldin eta aurrekontu-kreditu nahikoa badago (aurrekontu partida, ekitaldia, zenbatekoa): 740002 74200 4700 456300 MRR C4. Bioekonomia zailtasun handiak dituzten udalerrietan. PEP E-22/000567-01 2026 1.192.184.
4. Dirulaguntza eta laguntza publikoen publizitate-sistema nazionalaren datu-basera igortzea oinarri arautzaile hauek eta haien deialdia, eta martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan aipatzen den informazio guztia ematea (130/2019 Errege Dekretua, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautzen dituena).
5. Ebazpen hau igortzea Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIKeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.
6. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAK, EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN BASOGINTZAKO BIOEKONOMIA SUSTATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO 2025. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Helburua eta xedea.
1. Dirulaguntza hauen xedea da basogintzako bioekonomia sustatzea, jarraikiz 2020ko irailaren 1eko Erronka Demografikorako Konferentzia Sektorialak hartutako erabakiari, zeinaren bidez lankidetza-esparru orokorra eta esleitutako kredituak banatzeko irizpideak onesten baitira, zailtasun demografiko handiak dituzten udalerrietan garatu beharreko bioekonomiako jarduketak finantzatzeko eta haien garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko genero ikuspegia txertatuta, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori ekonomia bultzatzeko tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).
SEMera egokitzeko, Espainian Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana onetsi zen Ministroen Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabaki bidez.
Deialdia Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 4. osagaiaren 4. inbertsioan (Basogintzaren kudeaketa jasangarria) dago kokatuta, eta 425. mugarri berria betetzea bultzatuko du. Hain zuzen ere, mugarri horren bidez aurreikusten da 2026. urterako Estatu osoko ekintzailetza ekologikoa eta tokiko bioekonomia sustatzeko 70 proiektu amaitzea, gutxienez.
Inbertsio honek trantsizio ekologikoari egin beharreko ekarpena planaren 050. esku-hartze arloaren bidez esleitu da (Natura eta biodibertsitatea, natura baliabideak eta ondarea, azpiegitura berdeak eta urdinak babestea). Zehazki, %40ko koefizientea du klima arloko ekarpenean eta %100koa ingurumen arloko ekarpenean. Inbertsioak ez du lotuta etiketa digitalik.
Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, honako hau izanen da bioekonomia: baliabide biologikoen ekoizpena, erabilera eta kontserbazioa, barne hartuta ezagutzak, zientzia, teknologia eta berrikuntza; haren xede nagusia da irtenbide jasangarriak ematea (informazioa, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak) sektore ekonomiko guztien barruan eta haien bitartez, horretarako baliabide naturalen balioa azpimarratuz, ingurumen presioak murriztuz eta produktu berriztagarri eta jasangarrien erabilera handituz, bai eta ekosistemen funtzioak eta biodibertsitatea lehengoratuz eta sustatuz ere. Horrek guztiak, era berean, gizartean eragin positiboa sortzen du talde interesdun guztietan, batez ere landa inguruneetan.
Aipatu konferentzia sektorialean ezarritakoarekin bat, oinarri hauen xedea da arautzea basogintzako industrian lehen eraldaketaren ondorengo prozesuetan inbertitzeko laguntzak, jada lehen eraldaketako jarduerak ezarrita dituzten industriei zuzenduta, eta, beraz, lortutako azken produktuen balio erantsia eransteko.
2. Proposatutako jardueren bidez, basogintzako sektoreari lagunduko zaio, erronka demografikoari aurre egiteko gako baliabidea baita, eta nabarmenki landuko dira ekintzailetza berdea eta tokiko bioekonomia. Basogintzako jarduerek lanpostuak sortzeko gaitasun handia dute, zuzenekoak zein zeharkakoak izan. Gainera, landa-inguruneko suspertze ekonomikoa bultzatzen dute, batez ere despopulazio arriskuan dauden eremuetan. Funtsean, halako jarduerek lehen sektorea eta harekin lotutako balio-kate osoa mobilizatzen dituzte.
2. oinarria.–Dirulaguntza hauetan aplikatzekoa den araubide juridikoa.
Dirulaguntza hauek ez dira Estatuko dirulaguntzen parte; beraz, ez dira jakinarazi behar.
1. Dirulaguntza hauek honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 731/2022 Errege Dekretua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzeko erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta, modu osagarrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea. Orobat aplikatuko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa.
2. Dirulaguntza hauek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planekoak direnez, planaren exekuzioa arautzen duten Europako eta Estatuko xedapenak ere kontuan hartuko dira.
Dirulaguntza hauetan honako arau hauek izanen dira aplikatzekoak:
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gai horri buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.
–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema egituratzen duena.
–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek jakinarazi beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuen eta hango neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze mailari.
–HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa.
–4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.
3. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio esparruak.
Onuradun izaten ahalko dira Nafarroan ezarritako pertsona juridiko pribatuak, azken produktuen balio erantsia handitzen duten prozesuetarako inbertsio plan edo proiektu bat aurkezten dutenak, baldin eta aurretik bete beharreko baldintzak betetzen badituzte eta konpromisoa hartzen badute oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak betetzeko.
Dirulaguntza hauetan honako inbertsio mota hauek barne hartzen dira:
a) Zura edo haren deribatuak eta basogintzatik datozen beste produktu batzuk (elikagaiak izan ezik) eraldatzeko prozesuetan inbertitzea, produktibitatea handitzeko, dibertsifikatzeko edo basogintzako produktuak lortzeko digitalizazioa eta antzeko teknikak ezartzeko.
b) Basogintzako zerbitzuetako enpresen makinetan inbertitzea. Deialdi honen ondorioetarako, makinak izanen dira baso landaketak, basoberritzeak, bakantzeak, garbitzeak eta mendietan sastrakak garbitzeko erabiltzen direnak.
c) Ikerketa aplikatuko proiektuak, aurreko atalean edo Nafarroako Baso Agendako IC-P4 Basogintzako produktu Berriak programan zerrendatutako alderdiei dagokienez.
4. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Aurreko oinarrian adierazitako inbertsioak diruz lagungarriak izateko, gainera, onartua izateko honako irizpide hauek bete beharko dira laguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Instalazioetan inbertituz gero, inbertsioa hartzen duen instalazioak 5.000 biztanletik beherako udalerri batean egon beharko du.
b) Enpresa diruz lagungarriak ETE gisa sailkatuak egon beharko dira.
c) Jarduketa diruz lagungarriak bateragarriak izan behar dira Nafarroako Baso Agendarekin.
d) Jarduketak ingurumen ikuspegia aintzat hartuta baimendu behar dira, eta jarduketa motaren arabera beharrezkoak diren baimenak izan behar dituzte, Estatuko eta Europako ingurumen legeria betez.
e) Ez egotea laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
f) Foru Ogasunarekin zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluari jarraikiz.
g) Behar bezala eratuta daudela egiaztatzea, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
h) Azkenean dirulaguntza jasotzen dutenek laguntzaren zenbateko osoa diruz lagungarriak diren dagozkien jarduketetara bideratu beharko dute.
i) Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat eduki beharko dute erregistraturik, hala ezartzen baitu Berdintasun Planak eta haien Erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak, zeinak Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatu baitzuen.
j) Honako hauek ezin izanen dira laguntzen onuradun izan:
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako debekuren bat betetzen ez dutenak.
–Krisian dauden enpresak. Horretarako, aintzat hartuko da nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren zuzentarauetan (2014/C 204/01, hemendik aurrera zuzentarauak), 2.4 kapituluko 35.15 puntuan, dagoen definizioa. Kontrola egiteko, tresna egokiak erabiliko dira, definizio horretan aipatzen diren inguruabarretako bat gertatzen den zehazteko.
–Administrazio zehapen irmoa edo kondena epai irmoa betetzen ari direnak sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, edo arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain daudenak.
–Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharren bat bete gabe dituztenak, edo emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten mende daudenak, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako Europako Batzordearen erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.
–30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, eta merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen mendeko eskatzaileen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko lege horretan jasotako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak. Egoera hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko dute kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren (887/2006 Errege Dekretua) 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda duen auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere. Debeku hori automatikoki hartuko da aintzat, eta indarrean jarraituko du hura eragin duten inguruabarrek segitzen duten bitartean.
5. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.
1. Hauek dira diruz laguntzen ahal diren kostuak:
a) Makineria eta ekipamendu berria erostea, produktuaren merkatu-balioa gainditu gabe.
b) Produktu berriak garatzeko edo egungo produktuak hobetzeko gastuak (ikerlanak, merkatukoak, etab.).
c) Goiko a) letran sartutako gastuei lotutako kostu orokorrak, hau da, arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak, ingurumen eta ekonomia aldetiko jasangarritasunaren gaineko aholkularien zerbitzu-sariak, bideragarritasun azterlanak barne; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, nahiz eta, azterlan horien emaitzen ondorioak ikusita, ez egin a) letran adierazitako inolako gasturik.
Kostu orokorren %100 lagunduko da diruz, baina ezin izanen dute gainditu inbertsio diruz lagungarriaren %4.
2. DNSH ("do no significant harm") printzipioari jarraikiz, ez dira inola ere diruz lagunduko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).
3. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.
6. oinarria.–Inbertsio plana.
1. Eskaerarekin batera, egoki den inbertsio plana aurkeztu beharko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.
Eskatzaileak inbertsio plan bat aurkeztu beharko du, eta bertan eskaera zehaztu eta baloratu. Proiektuek eta jarduerek lurraldera egokitu eta harekin bat etorri behar dute; hala, elementu endogenoak indartzen eta jarduketak eragindako eremuaren potentzialtasunei balioa ematen lagunduko dute.
2. Inbertsio plan horretan, besteak beste honako hauek azalduko dira: enpresaren hasierako egoera, haren deskribapena, jarduera garatzeko behar dituen jarduketak eta laguntzaren xedeko inbertsioarekin zein egoeratan egotea aurreikusten den, baita inbertsioari esker zenbat lanpostu sortuko diren ere.
3. Inbertsio plana prestatzeko, deialdi honen IV. eranskinean jasotzen den agiria erabiliko da, baita ezarrita dagoen eredua ere. Nafarroako Gobernuaren Atarian eskuratu daiteke eredu hori, laguntza hauen gaineko tramiteen katalogoko web-orrian.
7. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.
1. Gehieneko eta gutxieneko inbertsio diruz lagungarria:
–Espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 100.000 eurokoa izanen da (BEZik gabe) bosgarren oinarriko a) letran jasotako inbertsioetarako.
–Espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 30.000 eurokoa izanen da (BEZik gabe) bosgarren oinarriko b) letran jasotako inbertsioetarako.
–Espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 10.000 eurokoa izanen da (BEZik gabe) bosgarren oinarriko c) letran jasotako inbertsioetarako.
–Espediente bakoitzeko gehieneko inbertsio diruz lagungarria 800.000 eurokoa izanen da (BEZik gabe), eta horren barnean sartzen da proiektuaren edo beste agiri tekniko batzuen kostua.
2. Laguntzen zenbatekoa.
Laguntza kalkulatzeko, honako portzentaje hauek aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZik gabe. Onartzen den inbertsioaren zenbatekoa, BEZik gabe, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bestetik, instrukzio organoak onartzen duena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.
Espediente bakoitzeko onartzen den zenbateko hori oinarri honetan ezarritako gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko da. Hala ez bada, laguntza eskaera ukatuko da. Eskaerak inbertsio diruz lagungarriaren gehienekoa gainditzen badu, gehieneko inbertsio onargarriaren arabera kalkulatuko da eman beharreko laguntza.
Merkataritza Erregistroko azken gordailuaren edo eskaeraren aurreko urte naturaleko enpresaren batez besteko tamaina aplikatuko da.
ESKAERA MOTA | PORTZENTAJEAK ETE-EI | PORTZENTAJEAK MIKROENPRESEI APLIKATZEKOAK |
Inbertsioak zura edo haren deribatuak eta basogintzatik datozen beste produktu batzuk (elikagaiak izan ezik) eraldatzeko prozesuetan; inbertsioak produktibitatea handitzeko, dibertsifikatzeko edo basogintzako produktuak lortzeko digitalizazioa eta antzeko teknikak ezartzeko. | %65 | %70 |
Inbertsioak makinerian, basogintzako zerbitzu-enpresek proposatutakoak. | %45 | %50 |
Ikerketa aplikatuko proiektuak, aurreko atalean edo Nafarroako Baso Agendako IC-P4 Basogintzako produktu Berriak programan zerrendatutako alderdiei dagokienez. | %45 | %50 |
Espediente bakoitzari zer laguntza eman kalkulatzeko, aurreko taulan adierazitako portzentajeak aplikatuko dira eskatutako ekintza bakoitzean.
8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek. Beraz, eskaerak alderatuko dira haien hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen baturaren arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera:
TITULUA | KONTZEPTUA | GEHIENEKO |
Proiektuaren justifikazioa. | Inbertsioaren xedea baloratuko da, baita enpresak hori gauzatzeko duen gaitasuna eta gaitasun hori bermatzen duten merkatu-azterketak edo antzekoak aurkeztea ere (1). | 25 puntu |
Lehengaia | 150 km-ra edo hurbilago dauden lehengaiak erabiltzen dituzten industrietan inbertsioak egiteko eskaera (2). | 25 puntu |
Inbertsioa gauzatuko den udalerriaren biztanle kopurua. | Landa-inguruneko suspertze ekonomikoa sustatzea, bereziki despopulazio arriskuan dauden eremuetan (3). | 15 puntu |
Enplegua | Enpresak enplegua sortu du azken urtean (4). | 15 puntu |
Kudeaketa jasangarria | Enpresak zaintza katearen ziurtagiria izatea (5). | 10 puntu |
Bateragarritasun neurriak (II. eranskina). | II. eranskinean jasotako neurri bat edo batzuk betetzea, erantzukizunpeko adierazpen bidez. | 10 puntu |
(1) Proiektuaren justifikazioa:
–Xedea eta hori lortzeko bitartekoak identifikatzen dira, hori lortzeko hainbat soluzio proposatzen dira eta hautatutakoa (eta egokiena) argi eta garbi justifikatzen da. Hori dena, modu errealista eta zehatzean: 25 puntu.
–Xedea identifikatzen da eta hori lortzeko hautatutako soluzioaren justifikazioa errealista da, baina ez da behar bezain zehatz azaldu: 15 puntu.
–Xedea identifikatzen da, baina soluzioa ez da deskribatzen ezta zehazten ere: 0 puntu.
(2) Sustatu nahi da zura garraiatzea ahalik eta isurtze gutxienekin eta aldi berean tokiko enplegua sustatuta. Gehienez ere 25 puntu emanen dira, graduazio honen arabera:
–25 puntu, deialdi hau argitaratu aurreko bi urteetan (2022. eta 2023. urteetan) lehengaien %80 baino gehiago etorri badira 150 km-ra edo hurbilago dauden tokietatik.
–15 puntu, deialdi hau argitaratu aurreko bi urteetan (2022. eta 2023. urteetan) lehengaien %40 baino gehiago eta %80ra bitarte etorri badira 150 km-ra edo hurbilago dauden tokietatik
–5 puntu, deialdi hau argitaratu aurreko bi urteetan (2022. eta 2023. urteetan) lehengaien %20 baino gehiago eta %40ra bitarte etorri badira 150 km-ra edo hurbilago dauden tokietatik.
(3) Irizpide hau honela barematuko da:
–Inbertsioa gauzatuko den edo basogintzako zerbitzuetako enpresak egoitza soziala duen udalerriak 500 biztanle baino gutxiago baditu: 15 puntu.
–Inbertsioa gauzatuko den edo basogintzako zerbitzuetako enpresak egoitza soziala duen udalerriak 500 biztanle edo gehiago eta 3.500 baino gutxiago baditu: 10 puntu.
–Inbertsioa gauzatuko den edo basogintzako zerbitzuetako enpresak egoitza soziala duen udalerriak 5.000 biztanle baino gehiago baditu: 5 puntu.
(4) Irizpide horren bidez egiaztatuko da laguntza eskatu aurreko urtean plantillan izandako hazkundea, Gizarte Segurantzak emandako aurreko bi urteetako plantillen txostenak aurkeztuz. Puntuazio hau emanen da bi urteetako portzentajezko igoeraren arabera (jada ezarrita dauden enpresak edo autonomoak eta autonomo edo enpresa ezarri berriak bereizten dira).
–%5etik beherako hazkundea: 0 puntu.
–%5 eta %10 bitarteko hazkundea: 5 puntu.
–%10etik gorako hazkundea: 10 puntu.
–%10etik gorako hazkundea eta, gutxienez, enplegu-sorkuntza horren %30 emakumeak izatea: 15 puntu.
–Eskaeraren aurreko hamabi hilabeteetan sortu/ezarri berri den enpresa: 10 puntu.
–Eskaera egin aurreko hamabi hilabeteetan sortu/ezarri berri den enpresa, eta zuzendaritza postuen %30 gutxienez emakumeek betetzen dituztenak: 15 puntu.
(5) Zaintza katea ziurtatzeko sistemak: PEFC, FSC edo antzeko beste arau bat aplikatuz eman direnak.
Onuradunen puntuazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko kontuan hartu diren inguruabarrak eta betekizunak mantendu egin beharko dira laguntza ordaintzen den unean.
9. oinarria.–Norgehiagokako prozedura aplikatzeko era.
1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, betiere deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe.
2. Bi espediente edo gehiagoren puntuazioan berdinketa egonez gero, lehentasuna izanen dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek: azken produktuaren balio erantsia handituko dela eta 150 km-ko edo gutxiagoko distantzia batetik datorren zur gehiago erabiliko dela bermatzen duen dokumentazio teknikoa aurkeztea (inbertsio plana barne hartuta).
Aurrekoa egin ondoren ere berdinketak jarraitzen badu, 1. irizpidean puntuazio handiena lortu duen espedienteak izanen du lehentasuna; horren ondoren, bi eskatzaileren edo gehiagoren arteko berdinketak jarraitzen badu, 2. irizpidean puntuazio handiena lortu duen espedienteak izanen du lehentasuna; eta, era berean, berdinketak jarraitzen badu, gainerako irizpideetan berdindutako eskaeren puntuazioak alderatzen joanen da, ordenan eta banan-banan, 8. oinarrian ezarritako irizpideak agortu arte.
3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 20 puntu lortzea balorazio irizpideak aplikatuta.
4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.
10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Pertsona edo entitate onuradunek Europako eta Estatuko betebeharrak bete beharko dituzte, Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari dagokionez, bai eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak adierazitakoak ere. Horretarako, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Batasuneko erakundeen kontrol jarduketak onartuko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluaren arabera.
b) Inplikatutako administrazio publikoen arteko datu-lagapena onartzea, eta horretarako V. eranskina (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruzko datuen lagapen- eta tratamendu-deklarazioaren eredua) sinatzea.
Azpikontratazioa eginez gero, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrolerako, funtsen azken onuradunen datu hauek bilduko dituzte, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, eta datu-base bakar batean sartuko dira:
i. Pertsona fisiko edo juridikoaren IFZa.
ii. Pertsona fisikoaren izena edo pertsona juridikoaren sozietate-izena.
iii. Pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza fiskala.
iv. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten onuradunen kasuan, frogatu beharko dute Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen Erroldan izena emana dutela, edo Tributuen Foru Administrazioaren errolda baliokidean; laguntza eskatzen den unean benetan egiten den jarduera ekonomikoa islatu beharko da frogagirian.
c) Haien erantzukizunak izanen dira diruz lagundutako jarduketen gauzatzearen fidagarritasuna eta jarraipena, une oro ezagutu ahal izateko jarduketa bakoitzaren lorpen maila eta horri dagozkion mugarri eta helburuen betetze maila.
d) Mekanismo egokiak eratu beharko dituzte ziurtatzeko hirugarrenek gauzatu beharreko jarduketak lagungarriak direla aurreikusitako helburuak lortzeko, eta, kasua bada, hirugarren horiek ematen dutela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarraipenerako adierazleen balioa zehazteko behar den informazioa.
e) "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa (do no significant harm - DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoa erabat betetzen direla bermatuko dute, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitakoaren arabera (VI. eranskina: Konpromisoen adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari buruzkoa).
f) Inbertsioak egin beharko dituzte Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran eskatutakoaren gainean, baldin eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak onesten baditu eta Nafarroako Baso Agendarekin bateragarriak badira.
g) Ordainketa ebatzi arte, bosgarren oinarrian ezarritako betebeharrei eutsi behar zaie, baita bederatzigarren oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.
h) Behar diren argibideak eman beharko dituzte inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz, baita jasotako laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
i) Deialdi honetan araututako laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren –nazionalak edo nazioartekoak– beste dirulaguntza batzuekin, baldin eta dirulaguntza horiek kostu bera estaltzen ez badute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 7. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoaren arabera. Helburu berera bideratutako laguntza, diru-sarrera edo baliabide guztien batura ezin izanen da izan, inolaz ere, bere horretan edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, laguntzaren xede den jardueraren guztizko kostua baino handiagoa.
j) Dirulaguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea, eta, zehazki, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
k) Adieraztea badakitela Foru Komunitateko Administrazioak eta aipatutako Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organismo europar guztiek Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko aukera dutela.
l) Laguntza ongi eman dela eta inbertsioa ongi gauzatu dela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea. Horretarako, jaso diren funtsak nola aplikatu diren justifikatzen duten dokumentuak gorde behar dira, dokumentu elektronikoak ere barne.
Zehazki, pertsona juridikoen kasuan, kontabilitate-sistema bereizi bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantendu beharko da proiektuarekin edo jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako, eta dokumentuak formatu elektronikoan gorde beharko dira bost urtez, eragiketa egiten denetik aurrera, edo hiru urtez, finantzaketa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada.
m) Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak horren berri eman beharko dio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, zerbitzuak behar diren neurriak har ditzan inbertsioei eusten zaiela egiaztatzeko.
n) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
o) Gardentasun betebeharrak:
Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa ere bai, Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. eta 12.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena modu elektronikoan eginen da, tramiteen katalogoko dirulaguntzaren fitxan (www.navarra.eus).
Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.
Entitateek adierazpen hori aurkeztu beharko dute honako egoeretako batean: urtebeteko epean (aurrekontu ekitaldiari lotutako urte natural gisa hartuta) 20.000 euro baino gehiagoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea edo laguntzak zein dirulaguntzak gutxienez urteko diru-sarrera guztien %20 izatea, betiere gutxienez 5.000 eurora iristen badira.
Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.
Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:
–Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.
–Dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo onartutako aurrekontua.
Aurreko kasuak gertatzen direnean, onuradunek honako informazio honen berri eman beharko dute:
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.
–Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan duen dedikazio mota.
–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.
Onuradunak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du. Emateko ebazpenarekin batera adierazpen eredu bat bilduko da, eta hilabeteko epean igorri beharko da, ebazpena jasotzen denetik hasita.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.
Entitate onuradunak ez badu betetzen informazioa emateko eginbeharra, horrek ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ordaindu gabe utziko da onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
p) Publizitate eta zabalkunde betebeharrak:
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak finantzatutako dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate eta zabaltze neurriak hartu beharko dituzte (informazio kartelak, plakak, inprimatutako argitalpenak eta argitalpen elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, iragarkiak eta prentsako iragarkiak, ziurtagiriak, etab.), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez Europar Batasunak finantzatu duela aipatuz, eta honako logotipo hauek sartuz:
–Europar Batasunaren enblema.
–"Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatuta" testua.
–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoa, esteka honetan eskuragarri: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.
q) Nolanahi ere, entitate onuradunek aurreikusiko dituzte, alde batetik, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa ("do no significant harm" printzipioa, DNSH) betetzen dela egiaztatzeko tresnak, eta, bestetik, printzipio hori ezartzen dela bermatzeko zuzenketa neurriak, eta horren berri jasoko dute dirulaguntzaren justifikazio memorian.
r) Laguntza behar bezala ematen dela, inbertsioa behar bezala gauzatzen dela eta konpromisoei eusten zaiela egiaztatzeko beharrezkoak diren kontrolak onartzea, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko langileei dirulaguntzaren xede diren instalazioetarako sarbide librea edo makineriaren kokapena ahalbidetuz, eta, gainera, Europako Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren, Europako Kontuen Auzitegiaren eta Europako Fiskaltzaren kontrolak onartzea, eta Europako erakunde horiei eta agintari nazionalei beren eskumenak baliatzeko behar duten informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzea.
11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, laguntza likidatzen duen ordainketa-ebazpenaren egunetik hasita bost urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta.
2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketarik ez egitea. Konpromiso hori ez zaie aplikatuko basolanak bertan behera uzten badira iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.
3. Horren ondorioetarako, honako hauek dira gerora bete beharreko konpromisoak:
a) Basolanak egiteari ez uztea.
b) Inbertsioaren xedeko ondasunen jabetza aldaketak saihestea, baita errentan ematea edo erabilera hirugarrenei lagatzea ere. Hala ere, Administrazioak baimena ematen ahalko du inbertsioaren titulartasuna eskualdatzeko, baldin eta titularra izanen dena oinarri arautzaile hauetan ezarritako betebehar eta konpromisoetan subrogatzen baldin bada.
c) Aldaketarik ez egitea, horren ondorioz eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak halako moduz ukitzen badira non jatorrizko helburuak kaltetzen diren.
d) Diruz lagunduriko inbertsioak abian mantentzea epe horretan, salbu eta ezinezkoa bada behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, besteak beste: onuradunaren eritasun luzea, makineriak funtzionaltasuna galtzea titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik (behar bezala eta behar den epean jakinarazten baldin bazaizkio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari) eta inbertsioen funtzionaltasunari kalte egiten dioten hondamendi naturalak.
12. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazio osagarria.
1. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.
Telematika bidez ere aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.
Eskaera horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori eskuratzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoan.
Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden pertsonek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dute eskaera, eskatutako dokumentazio guztiarekin batera. Eskaera aurrez aurre aurkezten dutenei aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko eskatuko zaie, eta 10 egun naturaleko epea emanen zaie horretarako. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.
Eskatutako dokumentazioa ezarritako moduan eta epeetan aurkezten ez bada, titularrak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta, hala bada, espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
2. Eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Laguntza eskaerarekin batera doazen inprimakiak (III. eranskina).
–Laguntza eskatzeko inprimakia: eskatzaileek beren gain hartzen dituzten konpromisoen zerrenda eta egiten dituzten zinpeko adierazpenak jasotzen dira inprimaki honetan.
–Pertsona edo erakunde hornitzailea hautatu izanaren justifikazioaren erantzukizunpeko adierazpena. Hautapena egiteko eskatutako eskaintza guztiak erantsiko dira.
- Makineria erosi eta programa informatikoak, patenteak, lizentziak, egile eskubideak edo marka erregistratuak eskuratu edo garatuz gero, proformako hiru faktura gutxienez erantsi behar dira, katalogoekin batera (makinei dagokienez), eskatutakoaren ezaugarri teknikoak egiaztatu eta, horrenbestez, hiru eskaintzak erkatu ahal izateko. Pertsona edo erakunde hornitzailea hautatzearen justifikazioa aurkeztu beharko da. Proformako fakturek produktu bera edo antzeko prestazioak dituzten produktuak erakutsi beharko dituzte. Hiru faktura aurkezteko modurik ez badago, hornitzailearen ziurtagiri baten bidez justifikatu beharko da, markaren esklusibotasuna baldin badu, edo antzeko beste agiri baten bidez. Laguntzak kudeatzen dituen atalak jakinaraziko du ea eskatutakoaren kostuak bat datozen merkatuko kostuekin, haren irizpide teknikoaren arabera.
- Obra zibilaren kasuan, inbertsioa justifikatzen duen proiektua aurkeztu beharko da, elkargo ofizialak zigilatua. Gainera, proiektuak bereiz gauzatzea aurreikusten duen atal bakoitzeko, sustatzaileak hiru eskaintza erantsi beharko ditu, eta enpresa aukeratzeko erabakiaren justifikazioa.
b) Inbertsio plana (IV. eranskina), bereziki honako hauek zehaztuta: inbertsioa, helburua, aztertutako soluzioak, hautatutakoaren justifikazioa eta enpresak hori egiteko duen gaitasuna.
c) V. eranskina.–Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez.
d) VI. eranskina.–Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeari dagokionez:
–Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta detektatzeko behar diren neurriak hartzea, eta, kasua bada, atzemandako ez-betetzeak dagokien agintariei jakinaraztea.
–Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitea, DNSH printzipioa ("do not significant harm").
e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori helbide honetan eskuratu daiteke:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak
f) IFZaren kopia, enpresa berrien kasuan.
g) Eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiria (sozietatea eratzeko eta geroko aldaketen eskrituraren kopia) eta ordezkatzen duen pertsona fisikoaren ahalmena frogatzen duena. Dokumentazio hori Administrazioaren esku badago, ez da beharrezkoa izanen berriro aurkeztea, dokumentu horietan aldaketarik egon ezean.
Departamentuak horretarako gaituta dituen kontrol sistemetan enpresari buruzko daturik ez badago, horri buruzko informazioa eskatzen ahalko da espedientea tramitatzean.
h) Ebazpen honetako 8. oinarriko "Balorazio irizpideak" izeneko puntuan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko eskatzen den dokumentazio beharrezkoa.
i) Inbertsioa eginen den lurren jabetza ziurtatzen duen eskrituraren kopia, baita hura Jabetza Erregistroan inskribaturik dagoela ziurtatzen duen agiria ere, eta, hala behar izanez gero, hirigintzako agiria, bertan eraikitzen ahal dela ziurtatzen duena.
j) Obretako udal lizentzia, behar baldin bada.
k) Irekitzeko lizentzia edo, horrelakorik ezean, jarduera sailkatuarena, bidezkoa bada.
3. Eskaera egiteko eta ezarritako betekizunak betetzen direla frogatzeko epeak: 30 egun natural, oinarri hauek jasotzen dituen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4. Eskaerarekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak eskatzaileari eskatuko dio hamar eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.
5. Kudeaketa organoaren errekerimenduei emandako erantzunak erregistro elektronikoaren bidez tramitatuko dira.
6. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.
13. oinarria.–Instrukzio organoa.
Neurri honetan ezarritako laguntzak emateko prozeduretan, instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio.
14. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
1. Eskaerak onartzeko epea buruturik, nahitaez bete behar da urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan xedaturikoa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazka izateko arriskuaren analisi sistematikoari buruz, hain zuzen, dirulaguntzak adjudikatzeko prozesuan parte hartzen dutenen eta dirulaguntzaren eskatzaileen arteko interes-gatazkari dagokionez. Espedientea prestatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonen interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (IGEA) jasoko da espedientean. Adierazpen hori urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren IV. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa izanen da. Analisi hori eginen da Zerga Administrazioko Estatu Agentziako tresna informatiko baten bidez.
2. Laguntzak emateko proposamenaren txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
4. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
5. Ebaluazioa ikusirik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, eta laguntzak esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.
Finantzatu beharreko azken proiektuaren dirulaguntza-proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino, aurrekontuan diru erabilgarririk ez dagoelako, instrukzio-organoak eskaera birformulatzeko eskatzen ahalko du. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Kudeaketa organoak eskaera berregina onetsi ondoren, dokumentazio guztia organo eskudunari igorriko zaio, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.
6. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak Ingurumeneko zuzendari nagusiari aurkeztuko dio laguntzak emateko proposamena, hark onar dezan.
15. oinarria.–Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena eman eta jakinaraziko du, hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, egitateen eta zuzenbideko oinarrien aipamen laburra eginez, eta behar bezala egiaztatu beharko dira.
3. Ebazpenean dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, puntuazioaren arabera ordenatuta, eta, kasua bada, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi direla, bai eta horretarako arrazoia ere. Horien artean agertuko dira ezetsi direnak deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik, hau da, esleitutako aurrekontu-baliabideak mugatuak izatearen ondorioz. 8. oinarrian (Dirulaguntzak emateko modua eta baloraziorako irizpideak) ezarritako balorazio irizpideen arabera horietako bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da. Inork dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza ematen duen organoak dirulaguntza beste eskatzaile bati emanen dio beste deialdi bat egin behar izan gabe. Hain zuzen ere, puntu gehien lortu dituen hurrengo eskatzaileari emanen zaio dirulaguntza, baldin eta uko egite horrekin nahikoa kreditua geratu bada baztertutako eskaeretako bat asetzeko.
Lortutako puntuazioak adieraziko dira, irizpideen arabera banakatuta, eta, gainera, berdinketak ebazteko kontuan hartu den edozein inguruabar gertatzen dela adieraziko da.
Ondorio horietarako, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, adieraz dezaten dirulaguntza jasotzeko proposamena onartzen ote duten, hamar eguneko epe luzaezinean, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Epe horretatik kanpo aurkezten bada laguntzen ukoa, betiere justifikazio teknikorik gabe, edo ezinbesteko arrazoiek eraginda ez bada, enpresak ezin izanen du xede bererako laguntzarik eskatu hurrengo kanpainan. Eskatzaileak proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, dirulaguntza kanpainaren prozesuaren emaitzarekin batera.
4. Laguntzak emateko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.
5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.
16. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
Eskaeraren aldaketak onartuko dira, baldin eta eskaera aurkezteko epean edo eskaera aurkezteko epea amaitu ondorengo hamabost egunetan aurkezten badira eta DNSH printzipioa betetzen badute. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Aldaketek honako irizpide hauek beteko dituzte:
–Ez dira nabarmenak izanen, salbu eta atzemandako akatsen ondoriozkoak badira, hau da, ez da onartuko ekintza berririk gehitzea, kalkulu errore material bati erantzun gabe eskatutako aurrekontua gorantz aldatzen duenik, ezta hasierako eskaeran aipatutako makina motak ordeztea ere (adibidez, ez da onartzen prozesadore baten ordez autokargagailu bat hartzea).
–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutako inbertsioaren helburuari eta izaerari kalte egiten ez dietenak.
–Dirulaguntza emateko ebazpena onetsi ondoren, ez da onartuko hura aldatzeko eskaerarik, salbu eta esleipeneko egitatezko akatsak zuzentzeko aurkezten badira.
Eskatutako aldaketak ebazpen arrazoitu bidez onartu edo ukatuko dira.
17. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa.
Inguruabarren aldaketa atzematen bada, laguntza ordaintzeko ebazpenean sartuko da. Ebazpen hori arrazoitua izanen da, eta dirulaguntza emateko ebazpena eman zuen organo berak emanen du. Ebazpen horretan, atzemandako aldaketen ondorioak adieraziko dira.
18. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.
1. Laguntza eskaeren inbertsioa amaitzeko eguna 2026ko maiatzaren 15a izanen da.
2. Laguntza jasotzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2026ko maiatzaren 20a baino lehen:
a) Ordainketa eskatzeko inprimakia (VII. eranskina).
b) 2024ko urriaren 1aren ondorengo faktura originalak edo kopia konpultsatuak.
c) Fakturak banku transferentziaren bidez ordaindu izanaren frogagiriak. Bankuko karguak izanen dira, datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespen gisa, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 1.000 eurotik gorakoak ez badira. Gauzatan egindako ordainketak ez dira onartuko.
Fakturen ordainagirien bidez inbertsio osoa ordaindu dela frogatu beharko da.
d) Salerosketaren eskritura publikoaren bidez frogatu beharko da ondasun higiezinen erosketa.
e) Azpikontratatutako lanen zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik goitikoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.
f) Langileek lan ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua betetzeari buruzko egiaztagiriak. Makineria erosiz gero, EEEko adostasun adierazpena eta makinaren jarraibideak.
3. Laguntzen ordainketen gaineko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.
19. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko modua.
1. Dirulaguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela eskaera aurkeztu zenetik gehienez hiru hilabeteko epean. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik, harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.
2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.
3. Laguntzak Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.
4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko zaizkie onuradunei, egiaztatzeko inbertsioak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.
5. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa-eskaerarekin alderatuta, 20. oinarrian (Murrizketak eta bazterketak ordainketetan) aipatzen diren murrizte- eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira ordainketan.
6. Ez da onartuko hasieran baimendutako aurrekontuak gora egitea, non ez dauden egitatezko akatsak eskaeran edo ez diren baso administrazioak eskatuta sartutako arrazoizko aldaketak.
7. Emate-ebazpenaren arabera ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan dago eskura (www.nafarroa.eus). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.
8. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete direla frogatzekoak. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak esleitzeko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko frogagiriak erantsi beharko dira.
9. Betiere, onuradunek efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin hautatuko dituzte hornitzaileak (pertsonak zein enpresak izan), salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago hornidura edo zerbitzua ematen duen nahikoa entitate, edo salbu eta gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoa errespetatuz. Horretarako, eskaintza independente guztiak egiaztatuko dira, diruz lagundu daitekeen prezioa merkatuko prezioarekin bat datorrela justifikatzeko. Zenbateko diruz lagungarria proposamen ekonomiko onuragarrienari dagokiona izanen da eta, salbuespen gisa, zenbateko diruz lagungarri handiagoa duten beste eskaintza batzuk ere finantzatzeko aukera onartuko da, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatzen baditu eta kudeatzaileak agiri bidez baliozkotzen baditu.
20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak ordainketetan.
1. Inbertsioa 18. oinarriko 1. puntuan adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galduko da.
2. 11. oinarriaren b) letran bildutako konpromisoa azkeneko ordainketa baino lehen betetzen ez bada, laguntza galduko da.
3. Inbertsioa gauzatu ondoren, onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan adierazia), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.
4. Kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta ez da izanen laguntza osoa kentzetik haragokoa.
5. Aurreko murrizketa eta bazterketa horiek ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:
a) Hondamendi natural larria gertatzea, eta horrek diruz lagunduriko instalazioei edo makineriari kalte nabarmenak eragitea.
b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari.
c) Onuradunaren iraupen luzeko gaixotasuna.
6. Dagokion espedientearen bidez egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela adierazpen faltsu bat, ondoriorik gabe utziko dira laguntzak, eta neurri horretarako baztertuta egonen dira ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkeztean iruzurraren aurka borrokatzeko indarrean dauden prozeduretatik eratorritakoak.
7. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada aldatu direla laguntzak emateko prozeduran eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuaziorako aintzat hartu ziren balorazio irizpideak, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.
21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.
1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.
2. Konpromiso horiek bete ezean, jasotako laguntzaren portzentaje bat itzuli beharko da, baita legez ezarritako berandutze-interesak ordaindu ere. Bosgarren oinarriko 2. puntuan ezarritakoa ez dela bete egiaztatzen bada, hartan finkatutako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:
–Basolanen jarduera uzten bada: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Diruz lagunduriko inbertsioen jabea aldatzen bada eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagapen, alokatze edo antzeko beste sistema baten ondorioz: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, inbertsioaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egiten badie: jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
Konpromiso horiek bete gabe utzi direla ez da ondorioztatuko baldin eta ezinbesteko arrazoi hauetako bat gertatzen bada:
a) Hondamendi natural larria gertatzea, eta horrek diruz lagunduriko instalazioei edo makineriari kalte nabarmenak eragitea.
b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari.
c) Onuradunaren eritasun luzea.
3. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, erakunde onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar eguneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
1. Onuradunen datu pertsonalak tratatzen ahalko dituzte Estatuko zein Europar Batasuneko erakundeek, lotuta daudenek kudeaketaren, kontrolaren eta auditoretzaren arloan administrazioei dagozkien betebeharrekin
2. Ondorio horietarako, onuradunek honako hauetan ezarritako eskubideak izanen dituzte: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (izan ere, erregelamendu horrek datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen ditu, eta indarrik gabe utzi zuen 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak babesteko erregelamendu orokorra).
3. Deialdi honen esparruan finantzatutako jardueren publizitate eta zabaltze betebeharrei dagokienez, nahitaezkoa izanen da deialdi honen 10. oinarriko p) letran ezarritakoa betetzea.
II. ERANSKINA.–FAMILIA, LANA ETA BIZITZA PERTSONALA BATERAGARRI EGITEKO NEURRIAK
Enpresaren bateragarritasunerako akordioa aurkeztu beharko da, baita hori sinatu dutenen zerrenda eta haien sinadurak, behar bezala identifikatuta.
Dokumentu honetan jasotako bateragarritasun neurrien xedea da legeek jada bermatutakoak hobetzea eta barne hartutako langileen lan egoeraren eta bizitza pertsonaleko egoeraren arteko ahalik eta oreka onena lortzea.
Adostutako neurriak: neurrien zerrenda hau hartuko da aintzat eskaeretako bakoitza baloratzean. Adierazi beharko da zeintzuk adostu diren, nola aplikatuko diren eta akordioak zenbat iraunen duen:
1.–Lanaldia egokitzea. Hitzarmenaren xedea:
–Lanaldi jarraitua (lanaldi jarraiturako ordutegi bat zehazten ahalko da, ordutegia egokia izan dadin bateragarritasunarekin uztartzeko).
–Lan astea kontzentratzea: lau lanegunetan banatzen ahalko da lan aste osoa, egun libre bat gehiago izateko, eta, hartara, familia eta bizitza pertsonala orekatzeko.
–Ordu-bankua: ordu kopuru bat metatzen ahalko da egun edo aldi jakin batean, ondoren bizitza pertsonalaren eta familia bizitzaren arteko bateragarritasunerako orduak izateko.
–Telelana sustatzea: telelanerako neurriak abian jartzea adosten ahalko da modalitate horretan egin daitezkeen zenbait zereginetarako, langileak lanaldia antola dezan sustatzeko.
2.–Deskonexioaren kultura sustatzea: laneko ordutegian zein egunetan mugak ezartzea da; muga horietan norberaren bizitza pertsonala eta familia bizitza errespetatuko dira eta enpresak edo taldeak edozein komunikazio egitea ekidinen da.
3.–Opor malguak kudeatzea: proiektuaren eta langileen beharretan oinarrituta definituko dira. Hala, eskakizunak beteko dira, baina aldi berean langileei bateragarritasuna ukatu gabe.
Neurri horiek guztiak enpresek edo taldeak egokitutako konpromisoaren parte dira, eta horren berri emanen zaie langile guztiei. Langile bakoitzarekin haren egoera pertsonalerako neurri egokienak adosten ahalko dira.
III. ERANSKINA.–EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSAK FINANTZATUTAKO BASOGINTZAKO BIOEKONOMIA 2025. URTEAN SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN ESKAEREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO INPRIMAKIAK
1.–LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA
Espediente zk. .................................................... (Administrazioak bete beharrekoa)
ESKATZAILEAREN DATUAK:
Izen-deiturak: | IFZa: | |
Helbidea: | P. kd.: | |
Herria: | Probintzia: | |
Enpresan duen kargua: | ||
Sexua (azpimarratu nahi duzuna): –Gizona –Beste bat –Emakumea –Nahiago dut ez esan | ||
Helbide elektronikoa (nahitaezkoa, errekerimendu eta jakinarazpenetarako): | ||
ENPRESAREN DATUAK:
Eratutako enpresa:
Eratzeko bidean den enpresa(*):
Enpresaren izena: | IFKa: | |||
Sozietatearen helbidea: | P. kd.: | |||
Herria: | Probintzia: | |||
Telefonoa: | Helbide elektronikoa (nahitaezkoa, errekerimendu eta jakinarazpenetarako): | |||
Enpresaren forma juridikoa: | ||||
Enpresaren tamaina: –Mikroenpresa –Ertaina –Txikia | ISO 9001: Bai Ez | |||
(*) Eratzeko bidean den enpresatzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteen barruan instalatzeko edo ezartzeko prozesua hasi duena.
Behar den diru kopurua zer banku-kontutan sartzeko eskatzen den:
Ondoren zehazten diren kontzeptuetarako laguntzak eskatzen ditu:
Inbertsioaren kokapen geografikoa: | |
Inbertsioa hasteko hilabetea/urtea: | Inbertsioa bukatzeko hilabetea/urtea: |
UNITATEAK | KONTZEPTUA | INBERTSIOA |
AURREIKUSITAKO INBERTSIOA, GUZTIRA (BEZik gabe) | ||
ZENBATEKO KOSTURAKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA (BEZik gabe) |
DATU OSAGARRIAK | EZABATU EDO | HORI FROGATZEKO AURKEZTEN |
Makinetarako inbertsioa eskatzen du. | Bai / Ez | |
Instalazio berrietan inbertitzeko edo daudenak hobetzeko laguntza eskatzen du. | Bai / Ez | |
Makinerian inbertitzeko laguntza eskatzen du, eta baso ustiapenean aritzen diren autonomo edo enpresa berriak dira (laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteen barruan hasi direnak jardunean). | Bai / Ez | |
Enpresak badu zaintza katearen ziurtagiri bat, edo laguntza eskatzen du hura ezartzeko baizik ez | Bai / Ez | |
Enpresak enplegua sortu du azken urtean | Bai / Ez | |
Azken urtean sortutako lanpostuen artean, zenbatetan daude emakumeak? | ||
Enpresaren zuzendaritza organoetako lanpostuen %30ean, gutxienez, emakumeak daude? |
Erantzukizunez ADIERAZTEN DU:
1.–Enpresak zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak eguneratuak dituela eta Foru Ogasunarekin ez duela iraungitako, likidatutako eta galdatzen ahal den zorrik.
2.–Eskaera honi erantsitako datuak benetakoak direla, eta ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean, horiek dirulaguntza publikoen onuradun izateko desgaitzen baitute.
3.–Inbertsioaren barrenean ez dela sartu erabilitako makineria eta ekipamenduak eskuratu edo instalatzea, ezta makineria konpondu edo mantentze-lanetako gastuak edo ekipamendu edo makineria zaharra ordezteko gastuak ere, salbu eta ekipamendu eta makineria ezberdina eskuratzea badakar, dela erabiltzen duen teknologiagatik, dela –oro har edo orduka– errendimendu hobea izateagatik.
4.–Enpresak hitzematen duela ez dizkiela dirulaguntzaren xedeko ondasunak hirugarrenei eskualdatu, alokatu edo lagako bost urtean gutxienez, edo, gutxiago irauten badute, ondasunen balio-bizitza osoan.
5.–Ez duela eskatu edo lortu Espainiako edo atzerriko beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu baten laguntzarik inbertsioaren xede den proiektu honetarako.
Inbertsio proiektu honetarako laguntza hauek eskatu edo lortu dituela, edo eskatu asmo dituela:
ENTITATE EMAILEA | ESKAERAREN | ESKATZEKO ASMOA | EMANDAKO | ZEIN EGUNETAN EMANA |
6.–Baimena ematen duela eskaeran ageri diren datu pertsonalak erabiltzen diren fitxategi automatikoetan sartzeko eta apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatzeko.
7.–Baimena ematen dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu pertsonaletan sartzeko, beharrezkoak diren Administrazioaren fitxategi eta datu-base guztietan, laguntza hauen ondoriozko baldintza eta konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko.
8.–Bete dituela Merkataritza-eragiketetan berankortasunari kontra egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeak (adierazpen horrek balioa du soil-soilik kontabilitate-araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateentzako).
9.–Eskaera honetan adierazten diren datu guztiak egiazkoak direla.
10.–Haren jarduera ekonomikoak ez duela kalte nabarmenik eragiten Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.
11.–Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexua edo generoa dela-eta lan-jardunbide baztertzaileak izateagatik edo onartzeagatik.
Bai Ez
12.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.8 artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten du:
Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) ez dagoela sartuta balio erantsiaren gaineko zerga, ez eta antzeko zergarik ere, berreskuratu edo konpentsatzen ahal direlako.
Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) sartuta dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, edo antzeko zergak, ezin direlako berreskuratu edo konpentsatu.
KONPROMISO HAUEK HARTZEN DITU:
1.–Espediente hau tramitatzeko eskatzen diren agiri guztiak aurkeztea eta, orobat, aurkezturiko proiektua eta harturiko konpromisoak benetan bete direla egiaztatzeko egiten diren ikuskapenak erraztea.
2.–Administrazioari jakinaraztea lanak zein egunetan hastea aurreikusi den.
3.–Beharrezko frogagiriak ezarritako moduan eta epean aurkeztea, jasotako funtsak adierazitako helbururako erabili direla egiaztatzeko.
HONETARAKO BAIMENA EMATEN DU:
1.–Administrazioak egiten dituen errekerimendu eta jakinarazpenak posta elektronikoz egin ditzala, hain zuzen ere laguntzak eskatzeko inprimakian emandako helbide elektronikoen bitartez.
..............................................(e)(a)n, 20....(e)ko ................................aren ........(e)(a)n
(Enpresaren legezko ordezkari hautagarriaren izena, sinadura eta zigilua)
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA Datu pertsonalak tratatuko dira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana aplikatzean bioekonomiarako laguntzak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN Zure eskaerarako beharrezkoa bada, Administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
2.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, HORNITZAILEA AUKERATZEKO ERABAKIA JUSTIFIKATZEN DUENA
Jarraian egiaztatzen da hornitzailea hautatzean efizientzia eta ekonomia irizpideak izan direla oinarri:
1. Inbertsio eta gastu diruz lagungarriaren deskribapena: | ||
2. Inbertsio eta gastu diruz lagungarriaren justifikazioa: | ||
3. Eskatutako eskaintzen zerrenda: | Fakturaren data | Zenbatekoa |
1. oharra: gastuaren ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan zerbitzu hori ematen edo hornitzen duen entitate aski ez dagoela justifikatuz gero (4. atala), ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintza aurkeztea.
2. oharra: aukeratzen den eskaintza ez bada merkeena eta, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz, behar bezala egiaztatzen ez badira efizientzia eta ekonomia irizpideak, eskaintzarik merkeena adinako gastua baizik ez da diruz lagunduko.
3. oharra: hornitzaileak igorritako eskaintzen fakturen datak 2024ko urriaren 1a baino geroagokoak izan beharko dira, laguntzaren eskaerak aurkezteko unean merkatuko prezioei ahalik eta gehien egokitzeko.
...........................................(e)(a)n, 20....(e)ko ..................................aren ........(e)(a)n
(Enpresaren legezko ordezkari hautagarriaren izena, sinadura eta zigilua)
IV. ERANSKINA.–INBERTSIO PLANAREN EREDUA
Dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan basogintzako bioekonomia sustatzeko inbertsioak egiteko 2025. urtean
1. Enpresaren identifikazioa.
1.1. Enpresaren datuak.
Izen-deiturak edo sozietatearen izena: ..................................................................................................
NANa / IFKa: ...................................................
Enpresaren sozietate-egoitza zer udalerritan dagoen:
...........................................................................................................................................................
Eskatzailea ETE bat dela frogatzea, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan zehazten den bezala:
LANEAN DUEN PERTSONA KOPURUA | URTEKO NEGOZIO BOLUMENA EDO URTEKO BALANTZE OROKORRA (eurotan) |
Nortasun juridikoaren kasuan, hasierako egoeran ziren kideen kopurua:
IZENA | NANa | SEXUA * | JAIOTEGUNA | PARTE-HARTZE % | ENPRESAN DUEN KARGUA |
(*) G: gizona / E: emakumea. | |||||
1.2. Enpresaren deskribapen orokorra hasierako egoeran (edo abiapuntuko egoera eskaeraren aurreko ekitaldian).
Egin ezazu enpresaren deskribapena, laburki azalduz aurreko puntuan ustiategiari buruz eskatutako datuak eta haren funtzionamenduaren ikuspegi orokorra emateko egokiak diren beste batzuk. |
1.3. Sortu berri den enpresa (industria edo ustiategia instalatzea).
Autonomo berritzat, industria-instalazio berritzat edo enpresa ezarri berritzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan instalatzen edo ezartzen hasi dena.
Esan bai edo ez, eta sorrera urtea.
.............................................................................................................................................................
1.4. Enpresaren tamaina (mikroenpresa/txikia/ertaina), Europako araudiaren arabera eta III. eranskinaren arabera.
2. Abiapuntuko egoeraren deskribapena (eskaeraren aurreko ekitaldikoa).
2.1. Enpresari atxikitako eskulangileen zerrenda sailkatua eta kuantifikatua, hasierako egoerari dagokiona:
ESKULANA | Kopurua | LAN MOTA (ZUZENEKO ESKULANA) + | LAN MOTA (ZEHARKAKO ESKULANA) + | ORDUAK/ | ESKULANAREN KOSTUA* (euro/pertsona/urtea) | LANALDI OSOAREN (ikus 1. oharra) | |
Berekia | |||||||
Soldatapekoa | Finkoa | ||||||
Behin-behinekoa | |||||||
GUZTIRA | |||||||
(*) Soldatak eta Gizarte Segurantza. Datuen batezbestekoak sartuko dira enpresako langile guztiak kontuan harturik. (+) Zeharkako eskulana: zeharkako eskulangileak, hau da, zuzenean ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen aritzen ez diren langileak, esaterako, garbiketako langileak, mantentze-lanetako langileak, kudeatzailea… (+) Zuzeneko eskulana: zuzeneko eskulangileak, hots, zuzenean ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen aritzen diren langileak. 1. oharra: eskulangileak, guztira, (2) zutabeko eskulangile guztien batura izanen litzateke, 9, eta lanaldi osoaren baliokide diren enplegu kopurua 5,4 izanen litzateke, eta honela kalkulatuko: | |||||||
ESKULANA (1) | ESKULANEKO LANGILEEN KOP. (2) | ORDUAK/ | LANALDI OSOAREN BALIOKIDE DIREN | |
Berekia | 1* | 1758* | 5,4 | |
Soldatapekoa | Finkoa | 3* | 1758* | |
Behin-behinekoa | 5* | 500* | ||
GUZTIRA | 9* | |||
1) Enpresan lan egindako guztizko orduak kalkulatu, (2) zutabea x (4) zutabea; adibidean, 1x1758 + 3*1758+ 5*500 = 9532 2) Guztizko orduak zati 1758 ordu egin, hori baita basogintzako lanaldia urtean, 9532/1.758 = 5,4 | ||||
2.2. Gastuak.
Ekoizpen jarduerarako, sar ezazu zuzeneko gastuen zerrenda eta horien urteko kostua.
EKOIZPEN JARDUERA | |
GASTUAREN KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euro/urtea) |
GUZTIRA | |
2.3. Hasierako egoerako eraikuntzak eta instalazioak.
DESKRIBAPENA | ERAIKI EDO | NEURRIA | EDUKITZAREN ARAUBIDEA (jabetza, errentamendua, lagapena, beste araubide bat) | HASIERAKO | URTEKO BATEZ BESTEKO AMORTIZAZIOA (eurotan) | AMORTIZAZIOALDIA* |
(*) Amortizazioaldi osoa, urtetan. | ||||||
2.4. Makinak eta ekipoak hasierako egoeran.
DESKRIBAPENA | UNIT. | EROSI ZEN URTEA | MARKA | MODELOA | HASIERAKO | URTEKO BATEZ BESTEKO AMORTIZAZIOA (eurotan) | AMORTIZAZIOALDIA* |
(*) Amortizazioaldi osoa, urtetan. | |||||||
3. Inbertsioen justifikazio teknikoa.
3.1. Laguntza jaso dezaketen inbertsioen justifikazioa.
Inbertsioak hasteko aurreikusitako eguna:
INBERTSIOA | AGIRI BIDEZKO JUSTIFIKAZIOA* | UNITATEAK | ZENBATEKOA (eurotan) | EXEKUZIO URTEA |
Inbertsioa adierazi | Adierazi justifikazio teknikoarekin batera aurkeztutako agiriak: memoria baloratua, proformako fakturak, proiektua, inbertsioen jarduera sailkatuen lizentzia edo ingurumen baimen integratua, etab. | |||
(*) Agiri bidezko justifikazioa: –Aurkezten diren proformako fakturetan, aurrekontuetan eta abarretan behar diren datu guztiak azalduko dira. –Proiektatutako inbertsioek kalterik eragin badezakete ingurumenean, beharrezkoa izanen da ingurumen arloko lizentzia aurkeztea: Jarduera sailkatuaren lizentzia, ingurumen baimen integratua (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea). | ||||
3.2. Aurreko 3.1 puntuan definitutako inbertsioen justifikazio teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa..
–Proiektatutako inbertsioen zerrenda eta analisia, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta abiapuntuko ustiategiaren eta bukaerako egoeraren arteko koherentziarena.
–Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzeko proposamenaren deskribapen zehatza.
–Finantza bideak (baliabide berekiak, maileguak, dirulaguntzak, etab.).
–Inbertsioaren amortizazioa.
Argibide oharra: apartatu honetan zehaztu itzazu inbertsioaren xedea eta enpresak hori gauzatzeko duen gaitasunari buruzko informazioa eta, gainera, gaitasun hori bermatzen duten merkatu-azterketak edo antzekoak aurkez itzazu. Hori guztia erabakigarria izanen da proiektuaren justifikazioa hautatzeko irizpidea baloratzeko (deialdiaren 8. oinarria). Atal honetako informazioa zehazteko, teknikoki behar bezala bermatuta eta zure enpresara egokituta dauden dokumentu guztiak eransten ahal dituzu.
3.3. Laguntza eskaera mota.
(Industria berria ezartzea, 1. eraldaketarako / 1. eraldaketarako industria handitzea/hobetzea / Baso ustiapenerako eta basolanetarako makineria erostea / Digitalizazio sistemak ezartzea, basogintzako zerbitzuetarako makineria erostea).
4. Bukaerako egoeraren deskribapena (aurreikuspena, inbertsioa egin ondoren).
4.1. Enpresaren datuak bukaerako egoeran.
Izen-deiturak edo sozietatearen izena: ....................................................................................................
NANa / IFKa: .....................................................
Enpresaren sozietate-egoitza zer udalerritan dagoen: ......................................................................
Nortasun juridikoaren kasuan, amaierako egoeran izanen diren kideen kopurua: ............................
IZENA | NANa | SEXUA * | JAIOTEGUNA | PARTE-HARTZE % | ZUZENDARITZA ORGANOAN DUEN KARGUA |
(*) G: gizona / E: emakumea. | |||||
4.2. Enpresaren deskribapen orokorra bukaerako egoeran.
Egin ezazu enpresaren deskribapena, laburki azalduz aurreko puntuan enpresari buruz eskatutako datuak eta enpresaren funtzionamenduaren ikuspegi orokorra emateko egokiak diren beste batzuk. Hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik ez badago, horixe adierazi, edo aipatu, bakar-bakarrik, inbertsioen ondoriozko aldaketak. |
4.3. Enpresari atxikitako eskulangileen zerrenda sailkatua eta kuantifikatua, bukaerako egoerari dagokiona.
ESKULANA | Kopurua | LAN MOTA + | LAN MOTA + | ORDUAK/ | ESKULANAREN KOSTUA* (euro/pertsona/urtea) | LANALDI OSOAREN BALIOKIDE DIREN ENPLEGU KOP. (ikus 1. oharra) | |
Berekia | |||||||
Soldatapekoa | Finkoa | ||||||
Behin-behinekoa | |||||||
GUZTIRA | |||||||
(*) Soldatak eta Gizarte Segurantza. Datuen batezbestekoak sartuko dira enpresako langile guztiak kontuan harturik. (+) Zeharkako eskulana: zeharkako eskulangileak, hau da, zuzenean ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen aritzen ez diren langileak, esaterako, garbiketako langileak, mantentze-lanetako langileak, kudeatzailea…. (+) Zuzeneko eskulana: zuzeneko eskulangileak, hots, zuzenean ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen aritzen diren langileak 1. oharra: eskulangileak, guztira, (2) zutabeko eskulangile guztien batura izanen litzateke, 9, eta lanaldi osoaren baliokide diren enplegu kopurua 5,4 izanen litzateke, eta honela kalkulatuko: |
ESKULANA (1) | ESKULANEKO LANGILEEN KOP. (2) | ORDUAK/ | LANALDI OSOAREN BALIOKIDE DIREN | |
Berekia | 1* | 1758* | 5,4 | |
Soldatapekoa | Finkoa | 3* | 1758* | |
Behin-behinekoa | 5* | 500* | ||
GUZTIRA | 9* | |||
1) Enpresan lan egindako guztizko orduak kalkulatu, (2) zutabea x (4) zutabea; adibidean, 1x1758 + 3*1758+ 5*500 = 9532 2) Guztizko orduak zati 1758 ordu egin, hori baita basogintzako lanaldia urtean, 9532/1.758 = 5,4 | ||||
Ekoizpen jarduera bakoitzeko, sar ezazu zuzeneko gastuen zerrenda (eta horien urteko kostua).
EKOIZPEN JARDUERA | |
GASTUAREN KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euro/urtea) |
GUZTIRA | |
4.5. Eraikuntzak eta instalazioak (bukaerako egoeran).
DESKRIBAPENA | ERAIKI EDO | NEURRIA | EDUKITZAREN ARAUBIDEA (jabetza, errentamendua, lagapena, beste araubide bat) | HASIERAKO | URTEKO BATEZ BESTEKO AMORTIZAZIOA (eurotan) | AMORTIZAZIOALDIA* |
(*) Amortizazioaldi osoa, urtetan. | ||||||
4.6. Makinak eta ekipoak bukaerako egoeran.
DESKRIBAPENA | UNIT. | EROSI ZEN URTEA | MARKA | MODELOA | HASIERAKO BALIOA | URTEKO BATEZ BESTEKO AMORTIZAZIOA (eurotan) | AMORTIZAZIOALDIA* |
(*) Amortizazioaldi osoa, urtetan. | |||||||
5. Enpresaren bideragarritasuna diagnostikatzeko laburpen-taula.
ORAINGOA EDO HASIERAKOA | |||||
EKOIZPEN JARDUERA* | ZUZENEKO DIRU-SARRERA GORDINAK (eurotan) (E) | EKOIZPEN JARDUERAREN BESTE DIRU-SARRERA BATZUK (eurotan) (F) | DIRU-SARRERA | JARDUERAREN | MARJINA GORDINA (eurotan) |
GUZTIRAKO MARJINA GORDINA GAUR EGUN (dirulaguntzak kenduta) (J) | |||||
AURREIKUSIA EDO BUKAERAKOA | |||||
EKOIZPEN JARDUERA* | ZUZENEKO DIRU-SARRERA GORDINAK (eurotan) (E) | EKOIZPEN JARDUERAREN BESTE DIRU-SARRERA BATZUK (eurotan) (F) | DIRU-SARRERA | JARDUERAREN | MARJINA GORDINA (eurotan) |
GUZTIRAKO MARJINA GORDINA, AURREIKUSITAKOA (dirulaguntzak kenduta) (J) | |||||
(***) Zuzeneko kostu gisa honako hauek zenbatu ahalko dira: lehengaien kostuak, zuzeneko inputak edo osagai osagarriak eta eskulana; eta, azkenik, ekoizpen arloetako zerbitzuak (ura, argia, etab.), beharrezko direnak lehengaia bukaerako produktu bihurtzeko. | |||||
DIRULAGUNTZEN BIDEZKO SARRERAK | EGUNGOA | AURREIKUSIA |
Deialdi honetan aurreikusitakoak | 0 | |
0 | ||
Beste batzuk | ||
GUZTIRA (K) |
EGUNGOA Balioa | AURREIKUSIA Balioa | |||
ENPRESAREN ZEHARKAKO GASTUAK | AMORTIZAZIOAK | Eraikuntzak eta instalazioak | ||
Makineria eta ekipamendua | ||||
GUZTIRA (L) | ||||
BESTELAKO GASTUAK | Erregaiak | |||
Mantentze eta konpontze lanak | ||||
Makineria alokatzea | ||||
Soldatak eta Gizarte Segurantza* | ||||
Gastu orokorrak** | ||||
GUZTIRA (M) | ||||
(*) 2.1 eta 4.3 tauletako zenbatekoak sartu, kanpoko eskulanari dagozkionak (familiako eskulana eta kapital berekien ordainsariak kenduta). (**) Kontribuzioak, zergak, uraren gaineko kanona, errentamenduak, hornidurak, besteren kapitalen interesak. |
ENPRESAREN BIDERAGARRITASUNA | ||
EGUNGOA Balioa | AURREIKUSIA Balioa | |
MARJINA GORDINA (N = J + K) | ||
MARJINA GARBIA (O = J + K - L - M) | ||
DATUAK LAGATZEKO ETA TRATATZEKO ADIERAZPENA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN JARDUKETAK GAUZATZEARI DAGOKIONEZ
……………………………………………………………………..........……… andreak/jaunak (NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. erakundeko kontseilari ordezkaria/kudeatzailea den aldetik (IFZa: ………………………….; egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna baita, 4. osagaian ("Ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatzea eta leheneratzea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, adierazten du ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko apartatu hauek (erregelamendu horren bidez ezartzen da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa):
1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:
i) Funtsen azken hartzailearen izena;
ii) Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;
iii) Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;
iv) Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze- eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».
2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak Batasuneko estatuek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkion kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».
Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.
..........................................(e)(a)n, 20.....(e)ko ................................aren ........(e)(a)n
Sinatua: .................................................... Kargua: ....................................................
KONPROMISOEN ADIERAZPENA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN JARDUKETAK GAUZATZEARI BURUZKO EREDUA
...................................................................................................................................... jauna/andrea (NANa:.......................) erakunde honen organoaren titularra/kontseilaria/delegatua/kudeatzailea da: ......................................................... (IFZa: .......................; egoitza fiskala: ..........................................................). Erakunde horrek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun gisa parte hartzen du, plan horren 4. osagaian ("Ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatzea eta leheneratzea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean. Adierazten du ordezkatzen duen pertsonak/erakundeak estandar zorrotzenekin duela konpromisoa arau juridiko, etiko eta moralak betetzeari dagokionez; beharrezkoak diren neurriak hartzen dituela iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko eta atzemateko, eta, hala badagokio, ikusitako ez-betetzeen berri emanen diela dagokien agintariei.
Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.
.................................(e)(a)n, 20.....(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n
Sinatua: .................................................... Kargua: ....................................................
VII. ERANSKINA.–EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSAK FINANTZATUTAKO BASOGINTZAKO BIOEKONOMIA 2025. URTEAN SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN ORDAINKETA ESKAERA
Norberaren datuak.
Izen-deiturak/Sozietatearen izena | |
NANa/IFKa | |
Espedientearen zenbakia |
Honako dokumentazio hau eransten da:
Fakturak.
Ordainagiriak edo balio bera duten beste frogagiri batzuk.
Beste batzuk: ...................................................................................................................................
Dirulaguntzaren xedeko jarduketa eta eskatzen den zenbatekoa (bi kasuetan, kasuan kasuko urteari dagozkionak):
Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa | (eurotan) | Ordaintzeko eskatzen den zenbatekoa (1) | (eurotan) |
ADIERAZTEN DUT agiri hau sinatzen den egunerako bukatu ditudala dirulaguntzaren xedeko inbertsioak, eta hauek direla nire espedientean gauzatu ditudan kontzeptu guztiak.
.................................(e)(a)n, 20.....(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n
Sinatua
Argibide oharra: aditzera ematen da ezen, zilegi izanen dela, kasu batzuetan, laguntza murriztea, baldin eta eskatutakoaren arabera (1) onuradunari dagokion laguntzaren eta ordainketa-eskaerari egiten zaizkion administrazio kontrolen ondorioz finkatzen den laguntzaren arteko aldea %10etik gorakoa bada, Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko (EB) 809/2014 betearazte Erregelamenduaren 63. artikuluaren arabera.
Iragarkiaren kodea: F2418404
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
