2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango turismo-ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezia. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2025eko urtarrilaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango turismo-ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezia, Baztango Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Baztanen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2501629