2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango turismo-ostatuaren udal errolda arautzeko Ordenantza. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2025eko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango turismo-ostatuaren udal errolda arautzeko Ordenantza.
Onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Baztanen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2501628