33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2025erako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2025erako.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Barañainen, 2025eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2501524