2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 124. lurzatian. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2025eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, María López Jericók eta Eduardo García Valdemorosek sustatua. Xehetasun-azterketa horrek helburu du 3. poligonoko 124. lurzatiaren okupazioa aldatzea.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501675