2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Andosillako Udalaren bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Barrutian sartu beharreko lurrak: Andosillako udal-mugartea.
Andosillan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2501515