2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, 2025eko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2025eko ekitaldirako.
Onespenaren erabakia 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, argitaratu zen. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza horiek argitara ematen dira, eta eranskinean agertzen diren bezala geldituko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Altsasun, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ALDAKETAK
1.–1. ORDENANTZA:
ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
ARAUKETA:
5. artikulua: "Ordenantza honen eranskinean zehazten dira 2025eko ekitaldirako tarifak"
2.–5. ORDENANTZA: ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BERTZELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Aldatutako artikuluak:
15. artikulua. Altsasuko Udaleko Entitateen Udal Erregistroan inskribatuta dauden entitateak, ikastetxeak eta administrazio publikoak ordaintzetik salbuetsiko dira materialen lagapenagatik eta langileen zerbitzuengatik, baldin astelehenetik ortziralera egiten badira, udaleko obra zerbitzuaren laneko ordutegian.
16. artikulua. Udalaren laguntza jasotzen duten entitateak, bai eta administrazio publikoak, salbuetsiko dira fidantza ordaintzetik. Udalaren laguntza jasotzen duten entitateen kasuan, emandako materiala hondatuta itzultzen bada, kalteen zenbatekoa dagokion dirulaguntzatik kenduko da.
3.–9. ORDENANTZA: LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
"Lurzoruaren aprobetxamendu bereziak" deritzon I. epigrafean, honako kontzaptu hau sartu da 1.3 ("Bertzelako aprobetxamenduak"):
–Altsasuko merkatuan saltokiaren Ml (metro lineala): 5,00 euro/ml.
Fidantza: 150,00 euro Zenbateko honen gordailua ez zaie aplikatuko ferietako (Urriko feria) eta talo saltokiei.
4.–19. ORDENANTZA: UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA
4.–Kirol instalazioak.
Taula osoa honela geratuko da:
4.1. Kirol erabilera.
KONTZEPTUA | 2025eko TARIFAK (eurotan) |
Zelandi kiroldegia |
–Ordua/pista osoa | 28,40 |
–Ordua/modulua | 9,90 |
Zelandi pilotalekua |
–Ordua argiarekin | 9,90 |
–Ordua argirik gabe | 5,50 |
Burunda pilotalekua |
–Ordua argiarekin | 14,20 |
–Ordua argirik gabe | 6,50 |
Zelandi 2/3 aretoa |
–Aretoko ordua argirik gabe | 9,90 |
–Aretoko ordua argiarekin | 14,20 |
Garbitokiko gimnasioa/Mojak, Garbitoki eraikineko 1. solairua |
–Ordua | 9,90 |
Futbol zelaia |
–Zelai guztia, argirik gabe, orduko | 20,20 |
–Zelaia (F-7), argirik gabe, orduko | 14,60 |
–Argiarekin/ordua* | 20,30 |
Atletismoko pista |
–Zelandi kirolgunean abonatutakoak | Doan |
–Banakako sarrera | 1,80 |
–Pista alokatzea, orduko | 9,90 |
–Urteko bonua | 40 |
Igerilekuko kalea |
–Alokatzea, lehenengo ordua | 40,00 |
–Alokatzea, 2. ordua edo hurrengoak | 8,00 |
Aire zabaleko tenis pista |
–Ordua argiarekin | 6,50 |
–Ordua argirik gabe | 4,00 |
4.2. Instalazioen erabilera eta mantentze-lanak.
Hau eransten da: "Atal honetan sartzen dira kultura, gizarte, politika edo kirol arloko jarduera ez ohiko guztiak..., Altsasuko Udalak interesekotzat jotzen baditu".
INSTALAZIOA | EGUN ERDIKO TARIFA, 2025 | EGUN OSOKO TARIFA, 2025 | FIDANTZA |
Zelandi kiroldegia Burunda pilotalekua Futbol zelaia | 137,60 | 243,40 | 165,00 |
Gimnasioa. Mojak Garbitokiko gimnasioa Zelandi pilotalekua Garbitokiko eraikineko 1. solairuko aretoa | 52,90 | 79,40 | 165,00 |
Honako hauek sartzen dira:
Fidantzari buruzko azalpen oharrak.
–Bertze kalteez gain, instalazioak ez badira uzten lagatzerakoan zituzten baldintza berberetan, sortu diren gastuak fidantzari egotziko zaizkio. Udaleko edo Atabo SLko langileek garbiketa/konponketa lanak egin behar badituzte, orduko 20 euroan zenbatuko dira.
6.–21. ORDENANTZA: SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN
2024ko ekitaldirako onetsitakoekin alderatuta, honako hauek aldatzen dira:
I. epigrafea.–Kulturaren udal zerbitzuaren kultura jardueren, ikuskizunen, kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren sarrerak.
| ALDEZ AURRETIK | EGUNA |
Igandeko sarrera orokorra | 5 euro | 6 euro |
Astelehen eta ortzegunak | | 4,5 euro |
Familiarendako zinema | | 4 euro |
BONUAK: |
–2 film astean | | 8,25 euro |
–8 filmetarako ABONUA (2 hilabetez, gehienez ere 2 sarrera saioko) | | 31,50 euro |
Honako hauek sartzen dira:
* Antzerki tailer ikastaroko matrikula: 64 euro. 8. artikuluan onetsitako hobariak aplikatuko dira, errenta tartearen arabera.
II. epigrafea.–Gazteendako jarduerak.
–Gu Geu Gazte programa (dibertsitate funtzionala duten gazteak).
- Programa hiru epetan garatzen da:
- Apirila eta Eguberriak: ikastetxeen oporren araberako datak izanen dira.
- Uztaila: 1-25.
- Egunak: astelehenetik ortziralera, jaiegun ez direnetan.
- Ordutegia: 17:00-20:00.
–Udagazte programa (hiri-kanpaldia).
- Programa mota: aisialdi eta astialdia.
- Data: uztaileko lehen hamabortzaldia.
- Ordutegia: 10:00-13:00 + kanpaldia.
- Egunak: astelehenetik ortziralera, jaiegun ez direnean.
III. epigrafea.–Ludotekako jarduerak.
–Programa aldi hauetan garatzen da urtean zehar:
- Udaberrian, ekainean, neguan: eskola-oporren araberako datak izanen dira.
- Uztailean: hilabete osoa (hamabortzaldika ematen da izena).
- Abuztuan: hilabete osoa (hamabortzaldika ematen da izena).
–Kuota kalkulatzeko, 2024an erabilitako irizpidea erabiltzea proposatzen da, hau da: 1 euro orduko. Kuota kalkulatzeko, jendeari arreta emateko zuzeneko orduak eta programazio-orduak batu behar dira.
1.–Udaberrian (2025eko apirila).
5 h/egun x 4 egun + 3 orduko programazioa = 23 ordu x 1 euro/ordu = 23 euro
2.–Udan (2025eko ekaineko azken astea).
5 h/egun x 7 egun + 3 orduko programazioa = 38 ordu x 1 euro/ordu = 38 euro
3.–Udan (uztaileko 1. hamabortzaldia).
4,5 h/egun x 11 egun + 6 programazio-ordu = 55,5 ordu x 1 euro/ordu = 55,5 euro
4.–Kontziliazioa (uztaileko 1. hamabortzaldia):
5 h/egun x 11 egun + 6 orduko programazioa = 61 ordu x 1 euro/ordu = 61 euro
5.–Udan (uztaileko 2. hamabortzaldia).
4,5 h/egun x 11 egun + 6 programazio-ordu = 55,5 ordu x 1 euro/ordu = 55,5 euro
6.–Kontziliazioa (uztaileko 2. hamabortzaldia):
5 h/egun x 11 egun + 6 orduko programazioa = 61 ordu x 1 euro/ordu = 61 euro
7.–Udan (2025eko abuztuko 1. hamabortzaldia).
4,5 h/egun x 10 egun + 4 orduko programazioa = 49 ordu x 1 euro/ordu = 49 euro
8.–Udan (2025eko abuztuko 2. hamabortzaldia).
4,5 h/egun x 10 egun + 4 orduko programazioa = 49 ordu x 1 euro/ordu = 49 euro
9.–Neguan (2025eko abenduan).
5 h/egun x 9 egun + 3 orduko programazioa = 48 ordu x 1 euro/ordu = 48 euro
Kuotak: 11 tarte ezarri dira, honela kalkulatuak: familia-unitateak dituen diru-sarrerak (errenta aitorpenaren lauki hauek: 507 laukia + 8810 + 8808 + -706 + -765) zatitu behar dira familia-unitateko kide-kopuruaz.
1. T. (eurotan) | 2. T. (eurotan) | 3. T. (eurotan) | 4. T. (eurotan) | 5. T. (eurotan) | 6. T. (eurotan) | 7. T. (eurotan) | 8. T. (eurotan) | 9. T. (eurotan) | 10. T. (eurotan) | 11. T. (eurotan) |
25.000 edo gehiago | 15.000,01-24.999,0 | 12.400,01-15.000,00 | 10.700,01-12.400,00 | 9.300,01-10..700,00 | 7.980,01-9.300,00 | 6.650,01-7.980,00 | 5.500,01-6.650,00 | 4.500,01-5.500,00 | 4.500,00-2.000,01 | 2.000,00 edo gutxiago |
Irizpide horien arabera, honako kuota hauek proposatzen dira 2025erako (zenbatekoak eurotan):
TARTEA | ORDUTEGIA | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
DESKONTUA | +%25 | 0 | -%6,87 | -%17,91 | -%26,87 | -%38,21 | -%46,27 | -%54,33 | -%58,81 | -%62,69 | -%80,00 |
AISIZ BLAI 2025eko APIRILEAN | 08:30-13:30 | 29,00 | 23,00 | 21,00 | 19,00 | 17,00 | 14,00 | 12,00 | 10,50 | 9,00 | 8,50 | 5,00 |
11:00-13:30 | 14,50 | 11,50 | 10,50 | 9,50 | 8,50 | 7,00 | 6,00 | 5,25 | 4,50 | 4,25 | 2,50 |
AISIZ BLAI 2025eko EKAINEAN | 08:30-13:30 | 47,50 | 38,00 | 35,00 | 31,00 | 27,80 | 23,50 | 20,00 | 17,40 | 15,70 | 14,00 | 7,60 |
11:00-13:30 | 23,75 | 19,00 | 17,50 | 15,50 | 13,90 | 11,75 | 10,00 | 8,70 | 7,85 | 7,00 | 3,80 |
AISIZ BLAI 2025eko UZTAILEAN (1. hamabortzaldia) | 09:30-13:00 | 68,75 | 55,00 | 51,00 | 45,00 | 40,00 | 34,00 | 29,60 | 25,00 | 22,70 | 20,55 | 11,00 |
KONTZILIAZIOA AISIZ BLAI 2025eko UZTAILEAN (1. hamabortzaldia) | 08:30-13:00 | 76,00 | 61,00 | 57,00 | 50,00 | 44,60 | 38,00 | 33,00 | 28,00 | 25,00 | 23,00 | 12,00 |
AISIZ BLAI 2025eko UZTAILEAN (2. hamabortzaldia) | 09:30-13:00 | 68,75 | 55,00 | 51,00 | 45,00 | 40,00 | 34,00 | 29,60 | 25,00 | 22,70 | 20,55 | 11,00 |
BATERAGARRITASUNA AISIZ BLAI 2025eko UZTAILEAN (2. hamabortzaldia) | 08:30-13:00 | 76,00 | 61,00 | 57,00 | 50,00 | 44,60 | 38,00 | 33,00 | 28,00 | 25,00 | 23,00 | 12,00 |
AISIZ BLAI 2025eko ABUZTUAN (1. hamabortzaldia) | 09:30-13:00 | 61,25 | 49,00 | 45,60 | 40,25 | 35,80 | 30,30 | 26,35 | 22,40 | 20,20 | 18,30 | 9,80 |
AISIZ BLAI 2025eko ABUZTUAN (2. hamabortzaldia) | 09:30-13:00 | 61,25 | 49,00 | 45,60 | 40,25 | 35,80 | 30,30 | 26,35 | 22,40 | 20,20 | 18,30 | 9,80 |
2025eko ABENDUAN | 08:30-13:30 | 60,00 | 48,00 | 44,70 | 39,40 | 35,10 | 29,65 | 25,80 | 22,00 | 19,80 | 17,90 | 9,60 |
11:00-13:30 | 30,00 | 24,00 | 22,37 | 19,70 | 17,55 | 14,80 | 12,90 | 11,00 | 9,90 | 8,95 | 4,80 |
IV. epigrafea.–Kirol jarduerak.
Kirol eskolen kuotak, 2025-2026 ikasturtea
JARDUERA | ADINA | 1. T | 2. T | 3. T | 4. T | 5. T | 6. H | 7. T | 8. T | 9. T | 10. T | 11. T |
Yoseikan Budo eskola | 2013-2021 (2 ordu) | 214 | 171 | 159 | 141 | 125 | 105 | 92 | 79 | 70 | 63 | 35 |
2010-2012 (3 ordu) | 272 | 218 | 203 | 180 | 159 | 135 | 116 | 99 | 91 | 82 | 44 |
Triatloi eskola | 2010-2016 | 214 | 171 | 159 | 141 | 125 | 105 | 92 | 79 | 70 | 63 | 35 |
Igeriketa eskola | 2010-2016 | 214 | 171 | 159 | 141 | 125 | 105 | 92 | 79 | 70 | 63 | 35 |
Taekwondo eskola | 2010-2021 | 214 | 171 | 159 | 141 | 125 | 105 | 92 | 79 | 70 | 63 | 35 |
Gimnastika erritmikoko eskola | 2010-2021 (2 ordu) | 214 | 171 | 159 | 141 | 125 | 105 | 92 | 79 | 70 | 63 | 35 |
2010-2017 (3 ordu) | 272 | 218 | 203 | 180 | 159 | 135 | 116 | 99 | 91 | 82 | 44 |
Irristaketa eskola | 2014-2020 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Saskibaloi eskola | 2014-2018 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Futbol eskola | 2014-2018 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Atletismo eskola | 2014-2018 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Pilota eskola | 2014-2019 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Tenis eskola | 2014-2018 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Txirrindularitza eskola (2025. urtea) | 2013-2017 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
2009-2012 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
16 urte bitartekoendako osasun-jarduerak. 2025-2026 ikasturteko kuota
JARDUERA | ADINA | 1. T | 2. T | 3. T | 4. T | 5. T | 6. H | 7. T | 8. T | 9. T | 10. T | 11. T |
Jarduera osasungarria Askotariko jarduerak | 2014-2018 | 134 | 106 | 99 | 88 | 79 | 65 | 57 | 49 | 44 | 40 | 21 |
Jarduera osasungarria Indoor ziklismoa | 2010-2013 | 165 | 133 | 123 | 108 | 97 | 82 | 70 | 60 | 55 | 49 | 27 |
Helduendako osasun jarduerak. 2025-2026 ikasturteko kuota
JARDUERA | ADINA | 1. T | 2. T | 3. T | 4. T | 5. T | 6. H | 7. T | 8. T | 9. T | 10. T | 11. T |
ALTSASU MUGITZEN DA* | 70 urtetik gora | 241 | 192 | 179 | 159 | 141 | 118 | 103 | 89 | 79 | 71 | 39 |
Oharra: ordenantza horien testu osoa ikusgai dago Udalaren web-orrian eta bulegoetan.
Iragarkiaren kodea: L2501607