2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
2025erako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Aguilar Kodesko Udalaren 2025eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Aguilar Kodesen, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.
Iragarkiaren kodea: L2501561