33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

8/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, akats bat zuzentzen duena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena.

Akats bat atzeman denez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua aldatzen baita, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena, bidezkoa da akats hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera. Izan ere, artikulu horrek ezartzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzen ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 3/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez aldatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena. Hauxe da zuzenketa:

Artikulu bakarraren hamalaugarren atalean,

honako hau dioen tokian:

"Hamalau.–Bigarren xedapen iragankorra eransten da:

Bigarren xedapen iragankorra.–2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko betebeharra.

Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramatera behartuta dauden establezimenduek, bai eta aipatutako zerbitzuen bidez zerga berezien kontabilitatea eramatea aukeratzen duten establezimenduek ere, 2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenak urte horretako ekainaren 30era arte hornitzen ahalko dituzte".

Honako hau behar du:

"Hamalau.–Hirugarren xedapen iragankorra eransten da:

Hirugarren xedapen iragankorra.–2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko betebeharra.

Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramatera behartuta dauden establezimenduek, bai eta aipatutako zerbitzuen bidez zerga berezien kontabilitatea eramatea aukeratzen duten establezimenduek ere, 2025eko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenak urte horretako ekainaren 30era arte hornitzen ahalko dituzte".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 29an.–José Luis Arasti Pérez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: F2501374