1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
11/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 29ko 7/2025 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautu dira.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 29ko 7/2025 Foru Aginduaren bidez, arautu egin dira Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak, betiere 2025eko otsailaren 3, 4, 5, 6, 7 eta 8rako, 2025eko otsailaren 3ko 08:00etan hasi eta otsailaren 8ko 08:00etan bukatuta, Elizondoko Benito Menni ospitalean egitekoa den greba dela eta.
Foru agindu horretan honako hau dio:
"Proposamena igorri zaie grebarako deia egin duen sindikatuari, Greba Batzordearen ordezkaria den aldetik, eta deialdiak ukitzen duen erakundeari. Bi alderdiek aurkeztu dituzte alegazioak, eta, hala, kontuan hartu dira erakundeak aurkeztutako batzuk; zehazki, honako hauek:
–Aintzat hartu da garbiketako langileen kopurua handitzeko eskaera, eta, ondorioz, gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua goizeko txandan eta batek arratsaldeko txandan.
–Aintzat hartu da arropa garbiketa zerbitzuko langileen kopurua handitzeko eskaera, eta, ondorioz, txanda batean gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua.
–Aintzat hartu da farmazia zerbitzua handitzeko eskaera, zentroa zerbitzu hori gabe gera ez dadin bi egun baino gehiago jarraian."
Baina, benetan, honako hau esan behar du:
"Proposamena igorri zaie grebarako deia egin duen sindikatuari, Greba Batzordearen ordezkaria den aldetik, eta deialdiak ukitzen duen erakundeari. Bi alderdiek aurkeztu dituzte alegazioak, eta, hala, kontuan hartu dira erakundeak aurkeztutako batzuk; zehazki, honako hauek:
–Aintzat hartu da arropa garbiketa zerbitzuko langileen kopurua handitzeko eskaera, eta, ondorioz, txanda batean gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua.
–Aintzat hartu da farmazia zerbitzua handitzeko eskaera, zentroa zerbitzu hori gabe gera ez dadin bi egun baino gehiago jarraian."
Zuzenketa horren bidez, gutxieneko garbiketa zerbitzua astebururako ezarritako langile kopuru berean ezarri nahi da.
Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.17 eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren indarrez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Lehena.–Zuzentzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 29ko 7/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez arautu baitira Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak, betiere 2025eko otsailaren 3, 4, 5, 6, 7 eta 8rako, 2025eko otsailaren 3ko 08:00etan hasi eta otsailaren 8ko 08:00etan bukatuta, Elizondoko Benito Menni ospitalean egitekoa den greba dela eta. Zuzenketaren ondorioz, honela geldituko da testua:
Elizondoko Benito Menni ospitalean 2025ko otsailaren 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an eta 8an (otsailaren 3ko 08:00etan hasi eta otsailaren 8ko 08:00etan bukatuta) egitekoa den greba dela-eta, grebaren xedeko esparruetan gutxieneko zerbitzu hauek errespetatuz erabiltzen ahalko da greba eskubidea:
Erabiltzaileen oinarrizko beharrei arreta ematen zaiela bermatzea xede duten zerbitzu guztiak eman beharko dira: zainketa pertsonalekoak, elikadurakoak, komunikaziokoak, joan-etortzekoak, kontrolekoak eta babestekoak. Hortaz, programetako eta aisialdiko jarduerak salbuesten dira.
Helburu horrekin, zerbitzu horiek emanen direla bermatzeko behar diren langileek jardunean egon beharko dute, hau da, jaiegunetarako aurreikusitako zuzeneko arretako langileek, betiere ez badira deialdiko lanaldiei legokiekeena baino langile gehiago, salbuespen hauekin:
–Farmazia zerbitzuaren kasuan, otsailaren 3an, 5ean eta 7an gutxienez txanda bat egin beharko da, farmaziako profesional batek eta farmaziako laguntzaile batek osatua.
–Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua goizeko txandan.
Bigarrena.–Foru agindu hau Eva Arrieta Insausti andreari jakinaraztea, ELA sindikatuaren ordezkaria den aldetik, jakinarazpenetarako helbidean (Kolon pasealekua 27, 20302 Irun) eta posta elektronikoz (evaarrieta@ela.eus).
Hirugarrena.–Foru agindu hau zentroko zuzendaritzari igortzea (helbidea: Bordaxurialde karrika 4 P, 31700 Elizondo).
Laugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen dituen.
Bosgarrena.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2501450