2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2025eko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko udal aurrekontua.
Hasiera batez onetsitako 2025eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2025eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Burgin, 2025eko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.
Iragarkiaren kodea: L2501382