2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024rako plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egon zen kontzeju honen bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzeju honen ediktu-taulan eta web-orrian, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragan da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu eta jaso gabe; hartara, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jo, eta haren edukia argitaratzen da jarraian.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
LANPOSTUA | LANPOSTU KOPURUA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | ADMINISTRAZIOEGOERA | TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK |
Administrari-ofiziala | 1 | C | Merezimendu-lehiaketa (egonkortzea) | Maila: %12 Lanpostuko osagarria: %33,00 | Jardunean | Lanaldi osoa |
Aldi baterako lan-kontratudunak.
LANPOSTUA | LANPOSTU KOPURUA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | ADMINISTRAZIOEGOERA | TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | D | Oposizio-lehiaketa | Maila: %12 Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10 | Hutsik | Lanaldi osoa |
Izenen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | ZERBITZU AITORTUAK | ADMINISTRAZIOEGOERA |
Raquel Recalde Sanz | Administrari-ofiziala | C | Oposizio-lehiaketa | 2008-10-09 | Jardunean |
Aldi baterako lan-kontratudunak.
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | ZERBITZU AITORTUAK | ADMINISTRAZIOEGOERA |
Luis Gaztelu Iribarren | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Oposizio-lehiaketa | 2021-10-25 | JARDUNEAN |
Tebasen, 2025eko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2501482