32. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa.

2043ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epean inork alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta jarraian ematen dira haren xehetasunak.

Sartagudan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Kultur koordinatzailea eta liburutegiaren arduraduna. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %40,2 (1); lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %38; (2) mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Arrisku bereziko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %20; mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10; arrisku bereziko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

(1) Lanpostuko osagarriaren ehunekotik, %30,2 behin-behinekoa da. B mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

(2) Lanpostuko osagarriaren ehunekotik, %25,04 behin-behinekoa da. C mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

Administrazio-kontratudunak.

–Idazkaria (hutsik). Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %21,88; lanaldi luzapeneko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofizial bat. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %41; lanaldi luzapeneko osagarria: %5; mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Administrari-ofizial bat (hutsik). Maila: C. Mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %5; lanaldi luzapeneko osagarria: %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Administrari-ofizial bat (hutsik). Maila: C. Mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Bi zerbitzu anitzetako enplegatu (hutsik). Maila: D. Mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Garbitzaile bat (hutsik). Maila: E. Mailako osagarria: %15; lanpostuko osagarria: %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Garbitzaile bat (hutsik). Maila: E. Mailako osagarria: %15; lanpostuko osagarria: %5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzailea eta liburutegiaren arduraduna. C maila: Egoera: jardunean. Gradua: 4. Antzinatasuna: 1991-06-01.

–Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Gradua: 4. Antzinatasuna: 1997-06-13.

–Martínez Izal, Alberto. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2008-06-16.

Iragarkiaren kodea: L2501578