2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2025eko udal aurrekontu orokor eta bakarra; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.
San Adriango Udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrak honako hauek jasotzen ditu:
a) San Adriango Udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 7.926.534,21 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 7.926.534,21 euro). Honela dago kapituluka banaturik:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak | 2.066.000,00 euro |
2. kapitulua.–Zeharkako zergak | 632.620,79 euro |
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 671.425,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 4.363.048,76 euro |
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 64.747,00 euro |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 euro |
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak | 128.692,66 euro |
GUZTIRA | 7.926.534,21 euro |
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 3.508.670,00 euro |
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 2.519.649,72 euro |
3. kapitulua.–Finantza-gastuak | 78.000,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 813.760,49 euro |
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa | 0,00 euro |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 761.754,00 euro |
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak | 50.000,00 euro |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 194.700,00 euro |
GUZTIRA | 7.926.534,21 euro |
b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2025. urteko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 306.469,00 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 306.469,00 euro). Honela dago kapituluka banaturik:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 92.300,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 214.169,00 euro |
GUZTIRA | 306.469,00 euro |
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 293.698,00 euro |
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 9.206,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 250,00 euro |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 3.315,00 euro |
GUZTIRA | 306.469,00 euro |
San Adrianen, 2025eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2501615