32. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Murietako Udalak, 2024ko urriaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Murieta udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta egoitza elektronikoan ere: https://murieta.sedelectronica.es/board/, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Murietan, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2501575