2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, hasiera batez onetsi ziren, gehiengo soilez hartutako erabaki baten bidez, Udalaren 2024ko abenduaren 27ko osoko bilkuran. Horren iragarkia 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta argitara ematen da haren laburpena, kapitulu ekonomikoka. Hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272., 276.2 eta 277. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENA |
1 | Langileria-gastuak | 1.066.125,00 euro |
2 | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 2.210.060,01 euro |
3 | Finantza-gastuak | 8.334,29 euro |
4 | Transferentzia arruntak | 362.671,70 euro |
6 | Inbertsio errealak | 510.850,00 euro |
9 | Finantza-pasiboak | 100.518,24 euro |
GUZTIRA | 4.258.559,24 euro |
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENA |
1 | Zuzeneko zergak | 980.150,00 euro |
2 | Zeharkako zergak | 160.000,00 euro |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 523.400,00 euro |
4 | Transferentzia arruntak | 1.873.884,60 euro |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 399.084,26 euro |
6 | Inbertsio errealak besterentzea | 84.450,00 euro |
7 | Kapital-transferentziak | 237.590,38 euro |
GUZTIRA | 4.258.559,24 euro |
Mendabian, 2025eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2501638