1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 9ko 256/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuan behin-behineko ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen Rosa García Mendive andreak, Unión Sindical de Inspectores de Educación sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela honako ebazpen honen aurka: 256/2024 Ebazpena, abenduaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuan behin-behineko ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dei egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 31n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2501496