2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Bargotan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2501498