2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Armañantzasko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, eta legez eskaturiko gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat datozen legeei.
Espedientea Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.
Jendaurreko aldia iragan, eta espedientean erreklamaziorik ageri ez denez, 2025eko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.
Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Lanaldi osoa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12.
Administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen zerrenda
Administrazio-araubidea.
Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.
Lan-araubidekoa.
Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da honako hauek jar daitezkeela plantilla honen behin betiko onespenaren aurka:
a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Armañantzasen, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2501632