2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurrean egon dira udal honen 2025eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13koan. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 11.020,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 69.350,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.132 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 31.750,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 236.470,04 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 4.475,60 euro.
Gastuak, guztira: 356.197,64 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 51.500,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 56.872,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 36.050,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik toki-erakundera: 140.000 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 87.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 380.422,00 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Armañantzasen, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2501631