32. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

174/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer lanpostutan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzialetan, zehazki, 2024ra luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagozkionetan, bai Administrazio Erroaren eremurako, bai Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen eremurako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak gordetzeko helburua duten funtzionarioen kasuan. Nafarroako Administrazio Publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako herritarrak.

Hori dela eta, abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horrek, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

Era berean, abenduaren 27ko 117/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileen lanpostuak betetzeko, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, 2024ra luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horrek, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehazteko, dagozkion sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein lanpostuk duten atxikita ahal publikoak erabiltzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da zehaztea, enplegu publikoaren eskaintza partzial horiei dagokienez, zer lanpostutan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea, kontuan harturik ahal publikoak erabiltzea atxikita dutela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesak gordetzeko helburua duten eginkizunak direla.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, zehazki, 2024ra luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokion lan eskaintzari dagokionez, lanpostu hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:

–Ogasuneko teknikaria.

–Zerga agentea.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

–Administrazio Publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

–Suhiltzaile-ofizialordea.

–Suhiltzaile-ofiziala.

–Foruzaingoko inspektoreordea.

–Foruzaingoko agente lehena.

2. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako osasun arloko langileen 2024ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, zehazki, 2024ra luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokion eskaintzari dagokionez, lanpostu hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:

–Mediku ikuskatzailea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2501327