2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Mairagako Mankomunitateko buruak, 2025eko urtarrilaren 30ean eman 2025-0015 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta harekin bat datozen xedapenak onesten dituen ekainaren 5eko 113/198 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, onetsi egin da Mairagako Mankomunitateko lan publikoaren eskaintza 2025erako. Hona hemen egonen diren lanpostuak:
Lan-kontratudun finkoak.
–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %39,08. Administrazio-egoera: hutsik.
–Lanpostua: gidaria. Lanpostu kopurua: 2. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %52,94. Arrisku bereziko osagarria: %5. Administrazio-egoera: hutsik.
–Lanpostua: gidaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %52,94. Arrisku bereziko osagarria: %5. Administrazio-egoera: jardunean (apiriletik aurrera hutsik egotea aurreikusten da).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Tafallan, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2501401