1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
90E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Vanessa Garrido Contreras andrea Tuterako Reina Sofía ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Laguntza Ataleko buru izendatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 2711E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Tuterako Reina Sofía ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Laguntza Ataleko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 22ko 2454E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Vanessa Garrido Contreras andrea izenda dezala Tuterako Reina Sofía ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Laguntza Ataleko buru, hura baita kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu duen bakarra.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Vanessa Garrido Contreras andrea Tuterako Reina Sofía ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuko Laguntza Ataleko buru izendatzea, 2025eko otsailaren 17tik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zuzendaritzari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2501227