6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
LA NAVAKO ETA ALHAMAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta 2025
Elkarte honetako ordenantzetan ezarritakoa bete beharrez, elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten du. 2025eko otsailaren 24an eginen da, astelehenarekin, Cintruenigoko udaletxeko bilera gelan (Foruen plaza 1, 2. solairua). Lehenengo deialdia 19:30ean izanen da, eta bigarrena eta azkena, berriz, ordu erdi geroago. Hain zuzen, bigarren deialdian hartutako erabaki guztiak baliozkoak izanen dira, zenbat lagun joan diren gorabehera.
Gai-zerrenda:
–2024ko martxoaren 4ko bilerako akta irakurtzea.
–Ureztatzaileen Elkarteak aurkeztutako 2024ko memoria irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–2024ko ekitaldirako kontuen itxiera irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–2025erako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–Eskariak eta galderak.
Argitaratzen da, elkarteko kide orok jakin dezan.
Cintruenigon, 2025eko otsailaren 4an.–Elkarteko burua, Ángel García Andrés.
Iragarkiaren kodea: P2501963