2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa honako honetan, 2025erako aldaketari dagokionez: Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo deuseztatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueren tasak arautzen dituen ordenantza
2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, honako hau argitaratu zen: 2025erako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo deuseztatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueren tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarki horretan akats hau dagoela atzeman da:
I. eranskineko ("Tarifak eta tasak") taulako 2. atalean ("Borondatezko hondakin-bilketari lotutako zerbitzuak ematea"),
Honela dioen tokian:
P5 C tarifa | Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak. (*) | 43,50 |
Honako hau behar du:
P5 C tarifa | Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak. (*) | 20,00 |
Eta horrela jasota gera dadin, iragarki hau argitaratzen da.
Tuteran, 2025eko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2501294