31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko ARS-4ko (U.I.XIX) S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-25 (4/UV).

Jendaurreko aldia iragan da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 28an, honako hau hasiera batez onetsi zuenetik: "Udal Planeko ARS-4ko (U.I.XIX) S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuaren aldaketa" (2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa). Aldi horretan ez da alegaziorik egin; hartara, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea "Udal Planeko ARS-4ko (UI XIX) S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuaren aldaketa" deritzon agiria, Iruñeko Udalak sustatua. Haren xedea da M2-B, M3 eta M4 lurzatien jabeei jakinaraztea beharrezkoa dela urbanizatzea etorkizunean lurzatiok okupatuko dituzten eraikinetako sotoen sabaia, horrek bide emanen baitu banaketa areako behin betiko likidazio-kontua onesteko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztean eremuan sarturik dauden lurren jabeei.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2501215