31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Udal Plan Orokorra

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren apirilaren 26ko 433/1997 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Olaibarko Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. 1997ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren aipatu foru aginduan eta 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Olaibarren, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Udal Plan Orokorra (PDFa).

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2501511