2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko Izendapena
Mankomunitateko lehendakariak, urtarrilaren 31n emandako 5/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
María Arantzazu Ayarra Ardanaz eta María Paz Barricart Luquin izendatzen dira, puntuazio handiena lortu duten izangaiak izateagatik, jarraikiz izendapen proposamenari, zeina argitaratu baitzen 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, eta igorri baitzuen probak kalifikatu zituen epaimahaiak, honako deialdi honetan: oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Ezkarozen, 2025eko urtarrilaren 31n.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2501562