31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia langilearen izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12ko berezian, deialdi bat argitaratu zen familia langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kalifikazio-epaimahaiak, 2025eko urtarrilaren 13an egin bilkuran, honako izangai hau izendatzea erabaki zuen:

Anie Fernandez Rived. Familia langilea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noainen, 2025eko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.

Iragarkiaren kodea: L2501536