31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren izendapena

Ribaforadako alkate udalburuak otsailaren 6ko 9/2025 Ebazpena eman du, zeinaren bidez Laura Lorente Mesa izendatzen baita Ribaforadako Udaleko funtzionario (Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1434. Ebazpena, 2024ko irailaren 16koa, betetze aldera, zeina eman baitzen 23-02494 errekurtsoa dela-eta), puntu gehien dituen izangaia delako, bete dezan Ribaforadako Udaleko administrari-ofizialaren lanpostu huts berria, C mailakoa, bat etorriz dagokion deialdiaren oinarriekin. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa), eta deialdia argitaratu zen 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta haren akats zuzenketa, 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehena.–Laura Lorente Mesa izendatzea Ribaforadako Udaleko funtzionario (Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1434. Ebazpena, 2024ko irailaren 16koa, betetze aldera, zeina eman baitzen 23-02494 errekurtsoa dela-eta), bete dezan Ribaforadako Udaleko administrari-ofizialaren lanpostu huts berria, C mailakoa, plantilla organikoan agertzen diren osagarriekin eta lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian azaldutako eginkizunekin, zeina sartzen baita aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Bigarrena.–Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoaren arabera, izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du 2025eko otsailaren 10ean, bat etorriz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua funtzionario bihurtzea, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta helaraztea Udaleko Kontu-hartzailetzari, Udalaren lan aholkularitzari eta interesdunari berari, jabetza hartzeko eguna aurki izanen delako".

Ribaforadan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2501928