31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Deialdi honi dagokion prozesua amaitu da: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea); eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenarekin,

Alkatetzeak urtarrilaren 27ko 3/2025 Ebazpena eman du; hona hemen:

1. Xabier Mancho Bacaicoa izendatzea administrari laguntzaile, Otsagabiko Udalaren zerbitzukoa, eta lanpostu huts hori adjudikatzea. Hona hemen, bada, lanpostuaren ezaugarriak:

–Lanpostuaren zenbakia: 3.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: partziala.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 27an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela aukeran:

1) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta biharamunetik aurrera. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

2) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena eginen denetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta biharamunetik aurrera.

Otsagabian, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2501469