2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OBANOS
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Obanosko Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 29an, 2025-0032 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Ikusirik Markell Povedano Cuadradok, sailkapen onena zuen izangaiak, aurkeztu dituen agiriak, frogatzeko deialdiak eskatutako gaitasunak eta baldintzak, hala behar baitzuen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko (Udalaren plantilla organikoko P02 lanpostua), eta hemen labur aipaturik idazkariak 2024ko abenduaren 18an emaniko txostena, lehenago hautapen-prozesu berean lanpostu horretaz jabetu zen izangaiaren borondatezko eszedentzia deklaratzeari dagokionez, horrek bide ematen baitzuen lanpostu huts hori bete zezan sailkapen oneneko hurrengo izangaiak, hots, Markell Povedano Cuadradok, deialdian ezarritakoari jarraikiz.
Bat etorriz ezarririk dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 136 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina), eta ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuaren 7. artikuluan (Toki Administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedurak bete beharreko oinarrizko arauak eta gutxieneko programak ezartzeko errege dekretua),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako hau izendatzea:
Markell Povedano Cuadrado. NANa: ***1614**.
Bigarrena.–Izendatutakoaren ordainsariei dagokien zenbateko zehatza xedatzea.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 24an jabetu beharko du lanpostuaz, goizeko 08:30ean, Obanosko udaletxean, eta gehienez ere izendapena jakinarazten zaionetik hilabeteko epean.
Behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Obanosko Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Obanosen, 2025eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2501366