2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LERIN
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Leringo Udalak, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 5eko 45. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Ricardo Vidaurreta de la Cruz izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Lerinen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2501655