31. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Udal Garbiketa Zerbitzuko lanpostu baten izendapen osagarria

Irurtzungo Udaleko alkateak, 2025eko otsailaren 5ean, 2025/77 Ebazpena eman zuen. Hona hemen xedapen-zatia:

Lehenengoa.–Isabel Blanco Álvarez andrea Irurtzungo Udaleko lan-kontratudun finko izendatzea, instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzeko 16. lanpostuan aritzeko.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 24an jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau iragarki-taulan, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.─Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea ohartaraziz ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Irurtzunen, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2501952